109. zk., 2019ko ekainaren 11, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (206 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2828
EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako adostasun gabeko 215/2018 prozeduraren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (Familia).
Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako adostasun gabeko 215/2018-K prozedura.
Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.
Demandatzailearen prokuradorea: Juan Angel Ferros Presa.
Nik, Virginia Merino Guijarrok, Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, jakinarazten dut:
Epaitegi honetan bideratu den aipatu prozeduran epaia eman da 2019ko maiatzaren 15ean. Epaiaren kopia interesdunaren eskura dago bulego judizial honetan. Valentino Ramón Sanchez Velasques demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko Legearen (1/2000 Legearen) 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.
Bilbao, 2019ko maiatzaren 21a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.