109. zk., 2019ko ekainaren 11, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (209 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
ARABAKO PROBINTZIA AUZITEGIA
2822
EDIKTUA, delitu arinen berehalako judizioaren gaineko 32/2019 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.
Arabako Probintzia Auzitegia – Bigarren Sekzioa.
Errekurtsoa: delitu arinen berehalako judizioaren gaineko 32/2019-G apelazioa.
Pertsona bakarrak, Ana Jesús Zulueta Alvarez andreak, osatzen duen Gasteizko Probintziako Auzitegiak beheko epaia eman du, Erregearen izenean, bi mila eta hemeretziko apirilaren bian.
88/2019 EPAIA
Lahcen Tabaouchite jaunak, bere izenean eta bere eskubideak baliatuz, zigor arloko apelazio-errekurtsoa jarri du (Salako 32/2019 erroilua) Gasteizko Instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegiak delitu arinen gaineko 1629/2018 berehalako judizioaren ondorioz eta ebasketagatik 2018-12-10ean eman zuen 585/2018 Epaiaren aurka.
EPAITZA
Osorik ezesten da Lahcen Tabaouchite jaunak jarri duen apelazio-errekurtsoa Gasteizko Instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegiak delitu arinen gaineko 1629/2018 berehalako judizioaren ondorioz 2018-12-10ean eman zuen epaiaren aurka. Horrez gain, ebazpenaren eduki osoa berresten da, baina ez da berariazko adierazpenik egiten apelazio-errekurtso honetan sortu diren kostuen gainean.
Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean.
Lahcen Tabaouchite jaunaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi da, autoa jakinarazteko eginbidea gauza dadin.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko maiatzaren 21a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.