Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

108. zk., 2019ko ekainaren 10a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA / SAN SEBASTIÁNGO MERKATARITZA ARLOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2802

EDIKTUA, 28/2019 prozeduraren ondoriozkoa.

Donostiako Merkataritza arloko 1 zenbakiko Epaitegia, Merkataritzako Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 28/2019 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Miren Edurne Apalategi Beristain.

Demandatua: Everjets konpainia.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2019-05-16an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Baietsi egiten dut Miren Edurne Apalategi Begiristain andreak jarri duen demanda Everjets konpainiaren aurka. Demandatua kondenatzen dut 400 euro ordaintzera, baita adierazitako baldintzetan ezarritako legezko interes-tasak ordaintzera ere.

Halaber, demandatua kondenatzen dut prozeduraren kostuak ordaintzera, eta ausarkeriaz jokatu duela adierazten dut.

Ebazpen hau irmoa da, PZLaren 455 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, jakinarazpen modura ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean.

Donostia, 2019ko maiatzaren 16a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala