Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

108. zk., 2019ko ekainaren 10a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 5 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2799

EDIKTUA, delitu arinen gaineko 311/2018 judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Ana Garmendia Gutierrezek, Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5 zenbakiko epaitegiko (Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala) Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, honen fede ematen dut:

Delitu arinen gaineko 311/2018 judizioan, 2018-07-26an, epaia eman du epaitegi honetako Arantzazu Aguinaga Mendizabal epaileak.

Segidako pertsona aurkitu ezin izan dugunez, ediktu honen bidez jakinarazten zaio epaia.

Jakinarazten zaion pertsona: Jose Antonio Martin González.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian, bost eguneko epean; errekurtso hori epaitegi honetan jarri beharko da.

Demandatuak eskuragarri dauka ebazpenaren testu osoa organo honetako bulegoan.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ematen dut ediktu hau, Irun (Gipuzkoa), 2019ko maiatzaren 27an.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala