108. zk., 2019ko ekainaren 10a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (249 KB - 2 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
HEZKUNTZA SAILA
2781
AGINDUA, 2019ko ekainaren 3koa, Hezkuntzako sailburuarena, Hezkuntzako sailburuaren 2019ko maiatzaren 14ko Agindua aldatzen duena. Horren bidez, Hezkuntzako sailburuaren 2019ko martxoaren 1eko Aginduaren bitartez argitaratzen da Euskal Autonomia Erkidegoko Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoan sartzeko eta hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen kidegoan sartzeko eta horra iristeko deitutako hautaketa-prozeduretan jardungo duten Epaimahaien eta Batzorde Barematzaileen osaketa.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak ezartzen du argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko direla, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.
Hezkuntzako sailburuaren 2019ko maiatzaren 14ko Aginduaren bidez, Hezkuntzako sailburuaren 2019ko martxoaren 1eko Aginduaren bitartez argitaratu zen Euskal Autonomia Erkidegoko Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoan sartzeko eta hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen kidegoan sartzeko eta horra iristeko deitutako hautaketa-prozeduretan jardungo duten Epaimahaien eta Batzorde Barematzaileen osaketa. Agindua 2019ko maiatzaren 22an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 95. zk. Agindu horretan hutsa gertatu denez, dagokion zuzenketa egiten da jarraian:
2019/2418 (12/8) orrialdean, euskarazko I. eranskinean, «A093 Epaimahaia»ri eta «A094 Epaimahaia»ri dagokienez, honako hau dio:
«Titularra
Epaimahaikideak:
Salas San Emeterio, Jaime
Ordezkoa
Epaimahaikideak:
De la Rosa, Angel Luis»
Baina hau esan behar du:
«Titularra
Epaimahaikideak:
De la Rosa Rodriguez, Angel Luis
Ordezkoa
Epaimahaikideak:
Salas San Emeterio, Jaime».
Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 3a.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.