104. zk., 2019ko ekainaren 4a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (228 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSASUN SAILA
2705
IRAGARKIA, Mungia farmazia-eskualdean dagoen farmazia-bulego bat eskualdatzeko proposamen bat dagoela jakinarazteko dena.
Farmaziak eskualdatzeko jardunbidea finkatzen duen martxoaren 16ko 166/1999 Dekretuaren 4. artikuluak xedatutakoaren ildotik, Mungia farmazia-eskualdean dagoen farmazia bat eskualdatzeko proposamen bat dagoela jakinarazten da.
Eskuratzeko interesa duten botikariek honako leku hauetan lortu ahal izango dituzte espedienteko argibideak, farmaziari, prezioari eta eskualdatzeko gainerako xehetasunei buruzkoak:
– Osasun Saila, Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz.
– Osasun Sailaren Arabako Lurralde Ordezkaritza, Olagibel kalea 38, Vitoria-Gasteiz.
– Osasun Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza, Antso Jakitunaren kalea 35, Donostia.
– Osasun Sailaren Bizkaiako Lurralde Ordezkaritza, Errekalde zumarkalea 39, Bilbao.
Farmazia eskuratzeko eskabideak aurkezteko epea bi hilekoa izango da, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera.
Farmazia eskuratzeko eskabideei 256,41 euroko tasa ezarriko zaie.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko maiatzaren 13a.
Farmaziako zuzendaria,
JON IÑAKI BETOLAZA SAN MIGUEL.