104. zk., 2019ko ekainaren 4a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (228 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
EIBARKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2700
EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 358/2018 zenbakiko prozeduraren ondoriozkoa.
Eibarko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 358/2018 adostasunik gabeko dibortzioa.
Gaia:
Demandatzailearen prokuradorea: Maria Cristina Gabilondo Lapeyra.
Judizio horretan, 2019-05-20an, epaia eman da, zeinak amaiera ematen baitio prozesuari.
Glades Maria Bonfim demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar daiteke, hogei egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita, ebazpenean bertan adierazten den eran.
Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean, eta, han, osorik aztertu ahal izango du.
Eibar (Gipuzkoa), 2019ko maiatzaren 21a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.