104. zk., 2019ko ekainaren 4a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (245 KB - 2 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2682
439/2019 EBAZPENA, maiatzaren 22koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen Hautaketa eta Horniketaren zuzendariordearen lanpostua izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzen duena.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen Hautaketa eta Horniketaren zuzendariordearen lanpostua hutsik dago, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 8ko 150/2019 Ebazpenaren bidez egindako deialdia esleitu gabe geratu delako. Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluan, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denaren arabera, Zuzendaritza Nagusiak lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdi publikoa egitea erabaki du. Hona hemen horretarako
OINARRIAK
Lehenengoa.– Ebazpen honen bitartez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen Hautaketa eta Horniketaren zuzendariordearen lanpostua betetzeko deialdia egiten da, eta bertara honako hauek aurkez daitezke: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioen erakundeei atxikitako langile finkoak, lanpostua jabetzan dutenak A1/A2 lanbide-taldean (funtzionarioak, estatutarioak nahiz lan-kontratuko langile finkoak), baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko nahiz haren erakunde autonomoetako karrerako funtzionarioak ere, lanpostua jabetzan dutenak A1/A2 lanbide-taldean. Horrez gain, hautagaiek baldintza hauek ere bete beharko dituzte:
1.– Titulazio akademikoa: A1/A2 lanbide-taldeetako edozein unibertsitate-lizentzia eduki beharko dute.
2.– Esperientzia: 5 urteko esperientzia izan beharko dute, A1/A2 lanbide-taldeetako zereginetan.
Deitutako lanpostuak euskarazko 3. Hizkuntza-eskakizuna dauka derrigortasun-datarik gabe.
Bigarrena.– Deialdi honetan, merezimendu hauek hartuko dira kontuan:
1.– Eskarmentua, prestakuntza edo ezagutzak egiaztatzea pertsonen hautaketa- eta horniketa-prozesuen arloan.
2.– Eskarmentua, prestakuntza eta/edo ezagutza juridikoak egiaztatzea pertsonaleko arloan.
Hirugarrena.– Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Erakunde Zentraleko Giza Baliabideetako Zuzendaritzara igorri beharko dituzte eskabideak, 15 egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Aurkeztu ahal izango dira, halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako eran.
Laugarrena.– Deialdi honetan parte hartu nahi duten izangaiek, eskabidearekin batera, honako hauek adierazten dituen curriculum vitaea aurkeztu beharko dute:
– Titulu akademikoak.
– Orain arte betetako lanpostuak.
– Lanbidean eta kudeaketa sanitarioan daukaten esperientzia.
– Ikasketak, ikastaroak, ponentziak, argitalpenak, hizkuntzak eta egoki iritzitako beste edozein merezimendu.
Eskabidearekin batera, eskatzen diren betekizunen eta aurkeztutako merezimenduen egiaztagiriak ere aurkeztu beharko dituzte. Halaber, argitalpenak, txostenak edota egokitzat jotako beste edozein agiri ere aurkez dezakete.
Bosgarrena.– Deialdi hau Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendari Nagusiaren ebazpen baten bidez ebatziko da. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko maiatzaren 22a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JUAN LUIS DIEGO CASALS.