102. zk., 2019ko maiatzaren 31, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (196 KB - 1 orri.)
- EPUB (214 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
DONOSTIA / SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2654
EDIKTUA, 458/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Donostiako Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 458/2018 hitzezko judizioa.
Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.
Demandatzailearen prokuradorea: Itziar Mujika Atorrasagasti.
Judizio horretan, 2019-05-17an, epaia eman da, zeinak amaiera ematen baitio prozesuari.
Ana Maria Aranzabal demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Ebazpen horren aurka, ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.
Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean, eta, han, osorik aztertu ahal izango du.
Donostia, 2019ko maiatzaren 17a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.