Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

101. zk., 2019ko maiatzaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
2627

IRAGARKIA, zeinaren bitartez jendaurrean jartzen baita Abrasivos Mendiola, S.L. enpresaren lehorretik itsasorako isurketa-baimenaren eskabide-espedientea.

Espediente kodea: VTM-B-2012-0035.

Eskatzailea: Abrasivos Mendiola, S.L.

Jarduera: ekoizkin urragarriak fabrikatzea.

Jardueraren kokapena: Bilbo-Plentzia errepidea, 19. Erandio (Bizkaia).

Ingurune hartzailea: Nerbioi Estuarioa.

Isurketa gunea:

(UTM koordenatuak (ETRS89)): X= 504.105 Y= 4.794.136 EREMUA=30.

Isurketa mota eta bolumena: euri urak (2.149,2 m3/urtean).

Hori guztia orok jakin dezan ematen da argitara, iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera kontatzen hasita hogei (20) egun naturaleko epean, hala ezartzen baitu abuztuaren 29ko 196/1997 Dekretuaren (irailaren 23kko EHAA) 16.3 artikuluak, eskatutako baimenak kalteak eragiten dizkietela uste dutenek erreklamazioak aurkez ditzaten, Mendebaldeko Kantauriar Arroen Bulego honetan (Urkixo zumarkalea 36, 7. solairua, 48011 BILBAO). Bertan, espedientea ikusgai izango da, nahi duenak azter dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko apirilaren 16a.

Jabari Publikoaren Kudeaketarako zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.


Azterketa dokumentala