101. zk., 2019ko maiatzaren 30a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (254 KB - 2 orri.)
- EPUB (273 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
2622
IRAGARKIA, 2019ko maiatzaren 21ekoa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Zerbitzu zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira etxebizitza sozialen onuradunen zorren ordainketa-errekerimenduak, eranskinean zehaztutako espedienteei dagozkienak.
Aipatutako errekerimendua zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, hilabeteko epea finkatu da zorra ordaintzeko.
Iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean (EAO) argitaratu eta hilabete igarotakoan zorra ordaindu ez bada, legeak ezarritako egintzei ekingo zaie.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko maiatzaren 21a.
Zerbitzu zuzendaria,
PALOMA USATORRE MINGO.