Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

101. zk., 2019ko maiatzaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2617

IRAGARKIA, 2019ko maiatzaren 13koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez zenbait itzulketa-ebazpen jakinarazten baitira (Ekintzaileei bultzatzeko 2017ko deialdia).

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak zenbait itzulketa-ebazpen eman ditu, Ekintzaileei bultzatzeko laguntzen deialdiaren 28. artikuluarekin bat etorriz (deialdi hura Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren Erabaki baten bidez onetsi zen, eta erabaki hura 2017ko uztailaren 26ko bilkuran hartu zuten -2017ko uztailaren 28ko EHAA).

Ezinezkoa izan da ebazpen horiek aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.

Jakinaraz biezazkie ebazpen hauek interesdunei, eta jakitera eman ebazpenek amaiera ematen diotela administrazio-bideari eta beren aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango zaiola Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpenak Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpenak Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Xede horrekin, jakitera ematen da eskuragarri dagoela ebazpen horien testu osoa, Lanbideren Zerbitzu Zentraletan (José Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz).

Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesdunak jakitun egon daitezen, eta jakinarazpentzat har dezaten.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko maiatzaren 13a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala