Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

101. zk., 2019ko maiatzaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2615

EDIKTUA, 532/2018 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegia – ZULUP.

Judizioa: 532/2018 prozedura arrunta.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, 2019-05-13an, epaia eman da, zeinak amaiera ematen baitio prozesuari.

Vicenta Hernandez Herrero, Irene Rubio Hernandez eta Jesus Erdozain Baztan demandatuen egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar daiteke, hogei egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita, ebazpenean bertan adierazten den eran.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean, eta, han, osorik aztertu ahal izango du.

Getxo (Bizkaia), 2019ko maiatzaren 13a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala