101. zk., 2019ko maiatzaren 30a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (198 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2614
EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 507/2018 prozeduraren ondoriozkoa.
Durangoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: adostasunik gabeko dibortzioa 507/2018.
Gaia: dibortzio.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Virginia Tejada Fernandez.
Aipatutako judizioan, dekretua eman zen 2019-05-16an eta amaiera eman zitzaion prozesuari.
German Uturunco Quispe demandatu auzi-iheslariaren egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu bidez jakinaraztea.
Ebazpen horren aurka, berrikuspen-errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta bost egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.
Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta oso-osorik ezagutu ahal izango du bertan.
Durango (Bizkaia), 2019ko maiatzaren 16a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.