101. zk., 2019ko maiatzaren 30a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (193 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2611
EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako adostasunik gabeko 683/2018 prozeduraren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (Familia).
Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabei buruzko neurriak (adostasunik gabe) 683/2018.
Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabei buruzko neurriak.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Natalia Alonso Martinez.
Aipatutako judizioan, honako hau erabaki da:
Armando Tineo Caballero-ri ediktu bidez jakinaraztea 2019-05-02an prozesu horretan emandako prozed. amaitz. autoa. Ebazpenaren kopia eskuragarri du bulego judizial honetan, eta oso-osorik ezagutu ahal izango du bertan.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar daiteke, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.
Aipatutako pertsonaren egungo bizilekua edo egoitza ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, ediktu hau argitaratzen da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, honako eginbide hau gauzatu ahal izateko: jakinarazpena.
Bilbao (Bizkaia), 2019ko maiatzaren 3a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.