101. zk., 2019ko maiatzaren 30a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (231 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2610
EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako adostasunik gabeko 861/2017 prozeduraren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (Familia).
Judizioa: 861/2017 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.
Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.
Demandatzailearen prokuradorea: Isabel Quintana Cantero.
Honako hau erabaki da judizio horretan:
– Delfina Obiang Esonori ediktu bidez jakinaraztea prozesu horretan 2019-05-02an emandako epaia. Haren kopia eskuragarri dago bulego judizial honetan, non aukera izango baitu haien eduki osoa ezagutzeko.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar daiteke, hogei egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita, ebazpenean bertan adierazten den eran.
Adierazitako pertsonaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea erabaki da, epaia jakinarazteko eginbidea gauzatu dadin.
Bilbao (Bizkaia), 2019ko maiatzaren 3a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.