Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

101. zk., 2019ko maiatzaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO AUZITEGI NAGUSIA
2609

IRAGARKIA, 294/2019 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu eta izapideak egiteko onartu izanari buruzkoa.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen (AAJL) 47.1 artikuluan xedatutakoa betetzeko, aditzera ematen da ondoren aipatzen den administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu dela eta izapidetzea onartu dela:

Errekurtsoaren zenbakia: 294/2019.

Sekzioa: 3. sekzioa.

Noiz jarri den: 2019-06-03.

Errekurtsogilea: «Asociación para la Defensa de la Sanidad en Euskadi Asdesane» elkartea.

Jarduketa inpugnatu duen Administrazioa: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra.

Aurkaratutako jarduera: 29/2019 Dekretua, 2019-02-26koa, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren eta Osasun Sailarena, Euskal Autonomia Erkidegoko adineko pertsonentzako egoitzetako farmazia-zerbitzuei eta sendagai-biltegiei buruzkoa (2019-03-05eko EHAA, 45. zk.).

Bilbao, 2019ko maiatzaren 14a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala