Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

101. zk., 2019ko maiatzaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO AUZITEGI NAGUSIA
2607

IRAGARKIA, 107/2019 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu eta izapideak egiteko onartu izanari buruzkoa.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 47.2 artikuluan xedatutakoa betez, ondoren aipatzen den administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu eta izapideak egiteko onartu dela jakinarazten da:

Errekurtsoaren zenbakia: 107/2019.

3. sekzioa.

Noiz aurkeztu zen: 2019-02-05.

Demandatzailea: Asociación Nacional de Instalaciones de Servicio Automáticas.

Administrazio demandatua: Asociación Nacional de Instalaciones de Servicio Automáticas.

Aurkatutako administrazio-egintza: 165/2018 Dekretua, 2018-11-20koa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailarena, langilerik gabeko instalazioek ibilgailuentzako erregaiak eta motor-erregaiak txikizka saltzeko bete behar dituzten eskakizunei buruzkoa.

Errekurritutako egintza zuzenbidearekin bat datorrela adierazteko legezko interesa dutenek hamabost eguneko epea dute, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, errekurtsoan pertsonatzeko, prokuradore baten bitartez eta euren defentsa egiteko abokatu batek lagundurik.

Bilbao, 2019ko apirilaren 10a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala