97. zk., 2019ko maiatzaren 24a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (198 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2484
EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 988/2018 prozedura arruntaren ondoriozkoa.
Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia), Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 988/2018 adostasunik gabeko dibortzioa.
Gaia: dibortzioa.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Ana Teresa Rodriguez Fernandez.
Honako erabaki hau hartu da judizio horretan:
Manuela Jimenez Hernandezi jakinaraztea, ediktu bidez, prozesu horretan 2019-05-06an emandako epaia. Bulego judizial honetan dauka eskuragarri epai horren kopia, eta, han, aukera izango du haren eduki osoa ezagutzeko.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, hogei egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita, ebazpenean bertan adierazten den eran.
Aipatutako pertsonaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzen da, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.
Barakaldo (Bizkaia), 2019ko maiatzaren 13a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.