97. zk., 2019ko maiatzaren 24a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (236 KB - 2 orri.)
- EPUB (219 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2475
999/2019 EBAZPENA, maiatzaren 13koa, Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari kudeatzailearena. Honen bidez, aldi baterako izendatzen da Ignacio Fernando Blanco Real jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Anestesiologia eta Bizkortzeko atalburuaren lanpostu baterako (KHA-Kirurgia Handi Anbulatorio) atal medikoaren atalburu, lau urteko eperako eta luzatzeko aukerarekin.
Arabako ESIko zuzendari kudeatzailean apirilaren 12ko 1245/2018 Ebazpenaren bitartez, deialdia egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako ESIn Anestesiologia eta Bizkortzeko atalburuaren lanpostu baterako (KHA-Kirurgia Handi Anbulatorio) atal medikoaren atalburu lanpostua lehiaketaren bidez betetzeko.
Epaimahai kalifikatzaileak aurkeztutako eskabidea baloratu du, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, eta Ignacio Fernando Blanco Real jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, zera erabaki da: pertsona hori izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Araba ESIko Anestesiologia eta Bizkortzeko atalburuaren lanpostu baterako (KHA-Kirurgia Handi Anbulatorio) atal medikoaren atalburu.
Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko, 8/1997 Legeko 28. artikuluko hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko, 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko, 255/1997 Dekretuan ezartzen denarekin bat, zera
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Ignacio Fernando Blanco Real jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako ESI-ko Anestesiologia eta Bizkortzeko atalburuaren lanpostu baterako (KHA-Kirurgia Handi Anbulatorio) atal medikoaren atalburu izendatzea aldi baterako.
Bigarrena.– Aldi baterako izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean xedatutakoarekin bat etorriz, eta data honetatik aurrera ondorioak izango ditu: 2019ko ekainaren 1a.
Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitutakoan lanpostua utziko du, ezpada luzapena onartzen, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoaren arabera.
Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kargutik kendu ahal izango dute, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren 6. atalean aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.
Bosgarrena.– Ebazpen hau interesdunei eta Arabako ESIko Pertsonaleko Zuzendaritzari jakinaraztea.
Seigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen honi dagokion iragarkia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko maiatzaren 13a.
Araba Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentea,
JESUS LARRAÑAGA GARITANO.