Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

96. zk., 2019ko maiatzaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EIBARKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2462

EDIKTUA, 212/2018 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Eibarko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 212/2018 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Alejandro Lopez de Pedro.

Abokatua: Maria Jose Ruiz del Moral.

Prokuradorea: Maria Jesus Ronda Garcia.

Demandatua: Dubah Iahdih Mohamed Embarec eta Sidi Haibe Ahmed Baba.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Aipatu judizioan, epaia eman da 2019-04-16an, eta honako hauek dira xedapenak:

55/2019 EPAIA

Eibar, 2019ko apirilaren 16a.

Nik, Maria De Pablo Guerrerok, Eibarko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegiko epailea naizen aldetik, ikusi ditut 212/2018 prozedura arruntaren autoak. Epaitegi honetan bideratu dira, Alejandro López de Pedrok eskatuta –María Jesus Ronda García epaitegietako prokuradoreak ordezkatu du eta María José Ruíz del Moral letraduak lagundu dio–, Dubah Iahdih Mohahmed Embarec-en eta Sidi Haibe Admed Baba-ren aurka, biak ere auzi-ihesean deklaratuak. Horrenbestez, ebazpen hau ematen dut:

EPAITZA

Osorik baiesten dut judizio arruntaren demanda, Alejandro López de Pedrok aurkeztua, errentamendu-harremanaren ondoriozko kontratu-ekintza baliatuz, Dubah Iahdih Mohahmed Embarecen eta Sidi Haibe Admed Babaren aurka. Horrenbestez, alderdi demandatua kondenatzen dut auzi-jartzailearen uzi guztietan, hau da: deklaratzen dut suntsiarazita dagoela alderdien artean 2018ko martxoaren 2an sinatutako errentamendu-kontratua; hortaz, eta Dubah Iahdih Mohahmed Embarecek eta Sidi Haibe Admed Babak libre eta demandatzailaren esku utzi behar dute, berehala (bi eguneko epe luzaezinean) Eibarko Txonta kaleko 40 zenbakiko 2.C solairuko etxebizitza.

Alderdi demandatuari ezartzen dizkiot prozesu honetan sortutako kostuak.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen den (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria). Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Dubah Iahdih Mohamed Embarecen eta Sidi Haibe Ahmed Babaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean.

Eibar (Gipuzkoa), 2019ko apirilaren 24a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala