Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

93. zk., 2019ko maiatzaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
2374

EDIKTUA, 304/2018 prozedurako apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia – Bosgarren Sekzioa.

Errekurtsoa: apelazio-errekurtsoa, prozedura arrunta, PZL 2000 304/2018.

Errekurtsogilea: Liberbank SA.

Prokuradorea: Concepcion Imaz Nuere.

Alderdi errekurritua: Margarita Borja Diaz.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Autoa eman da, 2019ko martxoaren 27an, aipatutako errekurtsoan, eta hau diote xedapenek:

XEDAPENAK

Salak hau erabaki du: 2019ko martxoaren 18an, 304/2016 apelazio-erroiluan emandako 75/2019 Epaiaren xedapenetan atzemandako oker materiala zuzentzen da, eta honela geratzen:

Baiesten dut Liberbank SAren ordezkaritzak aurkeztutako apelazio-errekurtsoa, Bilboko Lehen Auzialdiko 9 zenbakiko magistratuak, 2018ko maiatzaren 23an, 2017ko 672 judizio arruntean emandako epaiaren aurkakoa (judizio horretatik dator erroilu hau). Horrenbestez, ebazpen hori errebokatzen dugu, eta, hari jarraikiz eta Margarita Borja Diazen aurka aurkeztutako demanda osorik baiesten dugunez, deklaratzen dugu 2008ko irailaren 22an sinatutako hipoteka-mailegurako kontratua suntsiarazten dela eta mailegua ordaintzeko betebehar ororen mugaeguneratzea aurreratzen dela. Beraz, demandatua kondenatzen dugu auzi-jartzaileari 99.801,12 euro ordaintzera, gehi kontua ixten denetik ebazpen honen egunera arte sortutako interesak, hitzartutako berandutza-interes tasare, araberakoak eta ebazpen honen datatik PZLren 576. artikuluko interesak aplikatzearen araberakoak. Gainera, alderdi demandatzaileari ezartzen dizkiogu lehen auzialdiko kostuak, eta ez dizkiogu inori ezartzen bigarren auzialditik eratorritako kostuak.

Sar bedi ebazpen hau epaien liburuan, eta bidal bedi lekukotza auto nagusietara.

Aurkaratzeko modua: auto honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu. Jatorrizko ebazpenaren aurka, ostera, hori jakinaraztean zehaztutako errekurtsoak jar daitezke (PZLb, 214.4 artikulua).

Aurreko apartatuan aipatzen diren errekurtsoak aurkezteko epeak, hala badagokio, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik hasiko dira (BJLO, 267.9 artikulua).

Hala erabaki eta sinatu dute epaileek. Fede ematen dut.

Margarita Borja Diaz demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, erabaki da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea aipatutako ebazpena, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2019ko martxoaren 27a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala