Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

90. zk., 2019ko maiatzaren 15a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2288

IRAGARKIA, 2019ko apirilaren 16koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira dirulaguntzak emateko zenbait ebazpen aldatu baino lehenagoko izapide-egintzak (Ekintzaileei laguntzeko deialdia 2017).

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak entzunaldi-epea eman du, dirulaguntzak emateko zenbait ebazpen aldatu baino lehenagokoa, ekintzaileentzako laguntzetarako deialdiaren 23. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2017ko uztailaren 26an egindako bileran hartutako Erabakiaren bidez onartu zen deialdi hori (2017-07-28ko EHAA).

Ezinezkoa izan da izapide-egintza horiek aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.

Interesdunak 15 egun balioduneko epea du, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, eskubidez komeni zaiona aurkeztu edo alegatzeko, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Lan Aktibazioaren Zuzendaritzan (José Atxotegi kalea 1, Vitoria-Gasteiz, PK: 01009), hala zuzenean nola Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako edozein bide baliatuta.

Xede horretarako, jakinarazten da interesdunek eskuragarri dutela iragarki honek aipatzen dituen izapide-egintzen testu osoa, Lanbideren Zerbitzu Zentraletan (Jose Atxotegi kalea 1, 01009, Vitoria-Gasteiz).

Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesdunek jakin dezaten eta jakinarazpentzat har dezaten.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko apirilaren 16a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala