Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

90. zk., 2019ko maiatzaren 15a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2285

EDIKTUA, 647/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa (epaia argitzeko autoa).

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 647/2018 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Anthony Prince Okenini eta Doris Idehen.

Abokatua: Jose Luis Imaz Corres eta Jose Luis Imaz Corres.

Prokuradorea: Ignacio Sanchiz Capdevila eta Ignacio Sanchiz Capdevila.

Demandatua: Mathew Antony eta Mercy Antony.

Gaia: hitzezko judizioa.

Aipatutako judizioan, epaia argitzeko autoa eman da 2019-04-04an, non xedapen-zatia hau baita:

Prozedura honetan 2019-03-14an emandako epaia argitzea erabaki da, honelaxe hain zuzen: Honako hau dioen tokian: «alaba adingabea»; honako hau esan behar du: «seme adingabea».

Sar bedi ebazpen hau epaien liburuan eta bidal bedi testigantza auto nagusietara.

Mathew Antony eta Mercy Antony demandatuen egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak ezin du errekurtsorik jarri. Jatorrizko ebazpenaren aurka, ostera, hura jakinaraztean zehaztutako errekurtsoak jar daitezke.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko apirilaren 4a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala