Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

90. zk., 2019ko maiatzaren 15a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2277

EDIKTUA, 412/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

412/2017 hitzezko judizioa.

Nik, Bilboko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegiko justizia-administrazioaren letradua naizen aldetik, eta Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen (PZLb) 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, fede ematen dut:

Epaia eman du epaitegi honetako epaile magistratuak, 2019-04-10ean, epaitegi honetan bideratu den 412/2017 hitzezko judizioaren prozeduran.

Ez dakigunez Javier Sainz Canales jauna non dagoen, ediktu honen bidez epaia jakinarazten zaio, eta aditzera ematen epai hori irmoa dela, eta, beraz, ezin dela errekurtsorik jarri haren aurka (PZL, 455.1 artikulua).

Bilbao, 2019ko apirilaren 24a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala