Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

90. zk., 2019ko maiatzaren 15a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
2272

HUTS-ZUZENKETA, Osasuneko sailburuaren 2019ko apirilaren 24ko Aginduarena, zeinaren bidez eguneratzen baita Minbiziari buruzko Euskadiko Aholku Batzordearen osaera.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Aipatutakoen moduko hutsak egin dira Minbiziari buruzko Euskadiko Aholku Batzordearen osaera eguneratzen duen Osasuneko sailburuaren 2019ko apirilaren 24ko Aginduan (2019ko maiatzaren 9ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 86. zk.). Horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

2019/2163 (1/1) orrialdean, lehenengo paragrafoan,

honako hau dio:

"Osasun Sailaren Aholku Batzordeen Araubideari buruzko maiatzaren 24ko 12/2005 Dekretuaren babesean..."

Baina honela behar du:

"Osasun Sailaren Aholku Batzordeen Araubideari buruzko maiatzaren 24ko 121/2005 Dekretuaren babesean..."


Azterketa dokumentala