88. zk., 2019ko maiatzaren 13a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (214 KB - 2 orri.)
- EPUB (246 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
2220
EBAZPENA, 2019ko maiatzaren 2koa, HABEko zuzendariarena, udalen edo udal erakundeen menpeko euskaltegiei, udal titularitateko euskaltegi publikoei, 2018-2019 ikasturtean euskara-ikastaroengatik esleitutako dirulaguntzak argitara ematen dituena.
2018ko irailaren 11ko EHAAn argitaratu zen udalen edo udal erakundeen menpeko euskaltegiei eta udal titularitateko euskaltegi publikoei 2018-2019 ikasturteko euskara-ikastaroengatik esleituko zaizkien dirulaguntzen deialdia egiten duen HABEko zuzendariaren 2018ko abuztuaren 29ko Ebazpena.
Aipatu Ebazpenaren 7.4 artikuluak dioenez, dirulaguntzak esleitzen dituen ebazpenaren berri onuradun bakoitzari emateaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira emandako dirulaguntzak eta horien onuradunak.
Horiek horrela izanda, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– HABEko zuzendariaren 2018ko abuztuaren 29ko Ebazpenaren babesean esleitutako dirulaguntzak eta hauen onuradunak argitara ematea. Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.
Donostia, 2019ko maiatzaren 2a.
HABEko zuzendaria,
JOKIN AZKUE ARRASTOA.