88. zk., 2019ko maiatzaren 13a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (204 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
2208
EBAZPENA, 2019ko apirilaren 30ekoa, Universidad de País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, zeinaren bidez argitaratzen baita Manuel Fernández Martínez jaunak gainditu egin duela 2018ko urriaren 16ko Ebazpenak (2018ko urriaren 29ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) egindako deialdiko hautapen prozesua, «Medikuntza» jakintza arloan irakasle agregatuaren plaza lotutako bat betetzeko.
Errektore honek ebatzi du Manuel Fernández Martínez jauna Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa (lotutako lanpostua) kontrata dadila. NAN: ***2306**. Kodea: AGVC6L1 – D00212-1. Jakintza arloa: Medikuntza. Medikuntza espezialitatea: Neurologia Saila: Neurozientziak. Ikastegia: Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea (Gurutzetako Medikuntzako irakasgunea). Hizkuntz eskakizuna: Ez-elebiduna. Arduraldia: osoa.
Proposatutako lehiakideak 20 laneguneko epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.
Leioa, 2019ko apirilaren 30a.
Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Errektorearen 2017ko urtarrilaren 25eko Ebazpena, 2017/02/03ko EHAA).
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
INMACULADA GUERRICAGOITIA MARINA.