88. zk., 2019ko maiatzaren 13a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (209 KB - 2 orri.)
- EPUB (214 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2205
562/2019 EBAZPENA, martxoaren 26koa, Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena, zeinaren bidez, Virginia Bellido Castañeda andrea aldi baterako izendatzen baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces Erakunde Sanitario Integratuko Endokrinologiako Nutrizio eta Diabeteseko Ataleko Atal Sanitarioko buru, lau urteko eperako eta luzatzeko aukerarekin.
Maiatzaren 28ko 1140/2018 Ebazpenaren bidez, deialdia egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIko Endokrinologiako Nutrizio eta Diabeteseko Ataleko Atal Sanitarioko buruaren lanpostua lehiaketa bidez betetzeko.
Balorazio Batzordeak aurkeztu diren eskabideak baloratu ditu, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, eta Virginia Bellido Castañeda andreak dituen ezagutza akademikoak eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIko Endokrinologiako Nutrizio eta Diabeteseko Ataleko Atal Sanitarioko buru.
Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezarritakoarekin bat, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Virginia Bellido Castañeda andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIko Endokrinologiako Nutrizio eta Diabeteseko Ataleko Atal Sanitarioko buru izendatzea aldi baterako.
Bigarrena.– Aldi baterako izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean xedatutakoarekin bat etorriz, eta 2019ko apirilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitutakoan lanpostua utziko du, ezpada luzapena onartzen, betiere Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoaren arabera.
Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kargutik kendu ahal izango dute, aldez aurretik kontrako espedientea badago eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 6. atalean aurreikusitako lekualdatze-kausak tartean badira.
Bosgarrena.– Ebazpen hau interesdunari, Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIko Pertsonaleko Zuzendaritzari eta Asturiasko Printzerriko Osasun Zerbitzuari jakinaraztea.
Seigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Barakaldo, 2019ko martxoaren 26a.
Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIko zuzendari gerentea,
SANTIAGO RABANAL RETOLAZA.