Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

86. zk., 2019ko maiatzaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
2170

IRAGARKIA, zeinaren bidez interesdunari jakinarazten baitzaio Industriako sailburuordearen 2019ko martxoaren 28ko Ebazpena. Ebazpen horren bitartez, ebazten da Tooling&Services, S.L. enpresari Gauzatu-Industria Programaren 2016ko deialdian emandako dirulaguntza dela-eta irekitako ez-betetze espedientea (Espedientea: GZI-0037-2016).

Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.

Legezko ohartarazpenak: hilabeteko epean, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuari.

Urratutako araua: Euskal Autonomia Erkidegoko Gauzatu-Industria Programaren araudia.

Eranskinean aipatzen diren interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko apirilaren 17a.

Industriako sailburuordea,

JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala