Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

86. zk., 2019ko maiatzaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2164

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako adostasunik gabeko 747/2013 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegian, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 747/2013 H prozeduran epaia eman da 2019ko apirilaren 8an. Epai hori Ignacio Raul Giordanoren esku dago epaitegi honen idazkaritzan. Era berean, jakinarazten da epai horren aurka honako errekurtso hau jar daitekeela:

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakia zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen gordailu eta kontsignazio kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4709. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02–Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOren 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Ignacio Raul Giordano demandatuari behar bezala jakinarazteko, ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Bilbao (Bizkaia), bi mila eta hemeretziko apirilaren bederatzia.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala