Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

86. zk., 2019ko maiatzaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
2163

AGINDUA, 2019ko apirilaren 24koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez eguneratzen baita Minbiziari buruzko Euskadiko Aholku Batzordearen osaera.

Osasun Sailaren Aholku Batzordeen Araubideari buruzko maiatzaren 24ko 12/2005 Dekretuaren babesean, eta Osasuneko sailburuaren 2006ko maiatzaren 8ko Aginduaren bidez (2006ko ekainaren 1eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 103. zk.), Minbiziari buruzko Euskadiko Aholku Batzordea sortu zen, gaixotasun onkologikoen arloko aholku teknikoa emateko organo gisa.

Ondoren, Osasun eta Kontsumoko sailburuak, 2011ko urtarrilaren 28ko Aginduaren bidez, batzorde horren kide-kopurua eta banaketa aldatu zuen.

Osasun eta Kontsumoko 2011ko urriaren 17ko Aginduaren bidez, berriz aldatu zen kide-kopurua eta banaketa. Azken aldaketa horretatik atera zen egungo osaera: batzordeburu bat, idazkari bat eta 17 batzordekide, betiere organoa sortzeko aipatutako arauaren 4. artikuluan jasotako banaketari jarraituz. Denak ere Osasuneko sailburuak izendatuko ditu.

Batzordean izandako azken eguneratzea Osasuneko sailburuaren 2018ko apirilaren 11ko Aginduaren bidez egin zen, zeinaren bidez eguneratzen baita Minbiziari buruzko Euskadiko Aholku Batzordearen osaera nominala.

Agindu honen bidez, berriz, Aholku Batzordeko bi kide ordezten dira.

Horrenbestez, eta Osasun Sailaren Aholku Batzordeen Araubideari buruzko maiatzaren 24ko 121/2005 Dekretuaren 6.1 artikuluak ematen dizkidan ahalmenekin bat etorriz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Eguneratzea Minbiziari buruzko Euskadiko Aholku Batzordearen osaera, eta Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendari Miguel Sánchez Fernández izendatzea batzordeburu, Miren Nekane Murga Eizagaechevarriaren ordez.

Halaber, Bilbao-Basurtuko ESIko onkologo Maria Ángeles Sala Gonzalez izendatzea batzordeko idazkari, María Iciar Pérez Irazustaren ordez.

Bigarrena.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko apirilaren 24a.

Osasuneko sailburua,

MIREN NEKANE MURGA EIZAGAECHEVARRIA.


Azterketa dokumentala