Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

86. zk., 2019ko maiatzaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
2160

EBAZPENA, 2018ko abenduaren 28koa, Etxebizitzako sailburuordearena, zeinaren bidez ebazten baitira udalentzako, toki-erakunde autonomoentzako, toki-erakunde txikientzako eta xede soziala duten onura publikoko erakunde pribatuentzako hiri-ingurunean edo eraikinetan irisgarritasuna bermatuko duten hobekuntza-obrak egiteko eta irisgarritasun-planak egiteko edo eguneratzeko xedea duten 2018ko ekitaldirako deitutako laguntzak.

Aztertu da aipatutako laguntzen deialdiari buruzko txostena.

GERTAKARIAK

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2018ko irailaren 5eko Aginduak udalentzako, toki-erakunde autonomoentzako, toki-erakunde txikientzako eta xede soziala duten onura publikoko erakunde pribatuentzako dirulaguntzak arautzen ditu, eta horietarako 2018ko ekitaldirako deialdia egiten da, hiri-ingurunean edo eraikinetan irisgarritasuna bermatuko duten hobekuntza-obrak egiteko eta irisgarritasun-planak egin eta eguneratzeko xedez.

Aipatutako agindu horretan aurreikusitako balorazio-epaimahaiak epearen barruan aurkeztutako eskabideak eta dokumentazioa ebaluatu ditu, eta dagokion ebazpen-proposamena aurkeztu du.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2018ko irailaren 5eko Aginduaren 7. artikuluak dio Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritzak ebatziko duela dirulaguntzen kudeaketa-lana egiteko deialdia.

2018ko irailaren 5eko Aginduaren 13. artikuluak dio Etxebizitzako sailburuordeari dagokiola dirulaguntzen deialdia ebaztea, balorazio-epaimahaiaren proposamenez. Balorazio-epaimahai honen osaera aipatutako aginduaren 8. artikuluan zehazten da.

Aipatutako aginduaren 12. artikuluan aurreikusten den dirulaguntzak esleitzeko prozedurarekin eta irizpidearekin bat eginez, aldatu egin dira 12.2.2 artikuluak jasotzen dituen %en banaketako emaitzak. Izan ere, artikulu berak jasotzen duen moduan talde batean soberan zeuden diru-kopuruak beste taldera gehitu behar izan dira.

Aldaketa horien emaitzak taula honek jasotzen ditu:

(Ikus .PDF)

Aztertu dira aipatutako xedapenak eta horiekin bat datozen gainerako xedapen aplikagarriak. Horren ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen honen I. eranskinean jasotzen diren erakundeek hiri-ingurunean eta eraikinen irisgarritasuna bermatuko duten hobekuntza-obrak egiteko eta irisgarritasun-planak egiteko edo eguneratzeko laguntzen deialdiaren prozeduran atzera egin dutela jasotzea, atzera-egiteak onartzea, eta prozedura hori bukatutzat ematea.

Bigarrena.– Ebazpen honen II. eranskinean jasotzen diren erakundeei dirulaguntzak ematea zehazten diren kopuru eta urterokoetan.

Dirulaguntza gauzatzeko eskatutako dokumentuak aurkezteko epea 2019ko abenduaren 5ean bukatuko da irisgarritasun-planetarako, eta 2020ko azaroaren 30ean obretarako.

Hirugarrena.– Ebazpen honen III. eranskinean jasotzen diren erakundeei dirulaguntza ukatzea bertan azaltzen diren arrazoiengatik.

Laugarrena.– Ebazpen honen berri interesdunei ematea, eta jakinaraztea ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaiola Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari, ebazpena jakinarazi eta hilabeteko epean.

Bosgarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, denek honen berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko abenduaren 28a.

Etxebizitzako sailburuordea,

PEDRO JAVIER JAUREGUI FERNÁNDEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala