86. zk., 2019ko maiatzaren 9a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (207 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
LEHENDAKARITZA
2155
EBAZPENA, 2019ko apirilaren 16koa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, zeinaren bidez esleipendunik gabe deklaratzen baita Lehendakaritzan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen aske bidez betetzeko deialdi publikoa.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 10.1.c) atalean ezarritakoari jarraikiz, eta Lehendakaritzan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen aske bidez betetzeko deialdi publikoa iragartzeko Lehendakaritzako idazkari nagusiak 2019ko martxoaren 1ean emandako Ebazpenaren hirugarren oinarrian ezarritakoaren arabera (martxoaren 18ko EHAA, 54. zk.), eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritzak aldeko txostena eman ondoren, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Esleipendunik gabe deklaratzea Idazkaritzako eta Erakundeekiko Harremanetarako Zuzendaritzako goi-kargudun baten idazkari lanpostua (C/D taldea, 18. maila, 520010/121 kodea) betetzeko deialdia.
Bigarrena.– Ebazpen honek amaiera emango dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio ebazpena eman duen organo berari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko apirilaren 16a.
Lehendakaritzako idazkari nagusia,
JESÚS MARÍA PEÑA MARTÍNEZ.