82. zk., 2019ko maiatzaren 3a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (221 KB - 2 orri.)
- EPUB (219 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
2080
EBAZPENA, 2019ko apirilaren 24koa, Kulturako sailburuordearena, zeinaren bidez izendatzen baitira arte eszenikoak ekoizteko laguntzak emateko Balorazio Batzordeko bokalak, eta argitaratzen baita Batzorde horren osaera.
Ikusi da Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2019ko martxoaren 6ko Agindua, hots, arte eszenikoak ekoizteko laguntzak emateko araudia ezartzen duena.
Kontuan izanda ezen, 2019ko martxoaren 6ko Aginduaren 10. artikuluari jarraikiz, balorazio-batzorde batek egingo duela dirulaguntza horiek emateko ebazpen-proposamena eta batzorde horretako bokalak Kulturako sailburuordearen ebazpen baten bidez izendatuko direla.
Horiek horrela, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Arte eszenikoak ekoizteko laguntzak emateko osatuko den Balorazio Batzordeko bokalak izendatzea eta Batzorde horren osaera argitaratzea. Honako hauek izango dira Batzordeko kideak:
Lehendakaria: Aitziber Atorrasagasti Calcedo anderea (Kultura Sustatzeko zuzendaria).
Bokalak:
– Fernando Saez de Ugarte Balza jauna.
– Fernando Perez Gomez jauna.
– Marta Monfort Ayestaran andrea.
– Maider Illana Ezpeleta andrea.
– Eneko Olasagasti Eceiza jauna.
– Gurene Unibaso Aguirrebeitia andrea.
– Carlos Moran Arostegui jauna.
– Igor Razquin Barandiaran jauna.
– Matxalen Bilbao Urrutia andrea.
– Bertha Bermúdez Pascual andrea.
– Severiano Alava Urquizu jauna.
Idazkaria: José Luis Ibarzabal Eguibar jauna (Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko teknikaria)
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitara dadila agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko apirilaren 24a.
Kulturako sailburuordea,
JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.