Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

81. zk., 2019ko maiatzaren 2a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2068

EDIKTUA, 1231/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 1231/2018 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Medius Collection SL.

Abokatua.

Prokuradorea.

Demandatua: Marian Molinos Calleja.

Gaia: hitzezko judizioa.

Judizio horretan, epaia eman da 2019-04-15ean. Hona hemen epaitza:

118/2019 EPAIA

Epailea: Francisco Javier Pablo.

Lekua: Vitoria-Gasteiz.

Eguna: 2019ko apirilaren 15a.

Alderdi demandatzailea: Medius Collection SL.

Abokatua.

Prokuradorea.

Alderdi demandatua: Marian Molinos Calleja.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioko gaia: betebeharrak.

EPAITZA

Partez baiesten dut zenbateko bat erreklamatzeari buruzko hitzezko judizioaren demanda, auzi-ihesean den Marian Molinos Callejaren aurka «Medius Collection, S.L.» sozietatearen ordezkari gisa Michal Lukasz Imiolek jaunak jarria, eta, ondorioz,

Kondenatzen dut Marian Molinos Calleja «Medius Collection, S.L.» sozietateari 675 euro ordaintzera, hargatik eragotzi gabe PZLren 576. artikuluari dagozkion interesak, epaia betearaztea beharrezkoa balitz.

Kostuei dagokienez, ez da berariazko erabakirik hartzen.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu, PZLren 455. artikuluaren 1. paragrafoan –in fine– xedatutakoaren arabera.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Marian Molinos Calleja demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Demandatu auzi-iheslariak ezin du errekurtsorik aurkeztu ebazpen horren aurka.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko apirilaren 23a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala