Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

81. zk., 2019ko maiatzaren 2a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2067

EDIKTUA, delitu arinen gaineko 471/2018 judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Mikel Beunza Urtasunek, Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko epaitegiko (Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala) Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik,

Honen fede ematen dut:

Delitu arinen gaineko 471/2018 judizioan, 2018-09-30ean, epaia eman du epaitegi honetako epaile Arantzazu Aguinaga Mendizabalek.

Segidako pertsona aurkitu ezin izan dugunez, ediktu honen bidez jakinarazten zaio epaia.

Jakinarazten zaion pertsona:

Yaya Orsani.

«101/2018 EPAIA

Irun (Gipuzkoa), 2018ko irailaren 30a.

Nik, Pablo Garcia Abadek, Irungo (Gipuzkoa) Instrukzioko 3 zenbakiko Epaitegiko epaile naizen aldetik, delitu arinen gaineko 471/2018 autoak ikusi ditut. Horrenbestez, Konstituzioak ematen dizkidan eskumenen indarrez eta erregearen izenean, epai hau ematen dut:

EPAITZA

Yahya Orjani absolbitzen dut lesio-delitu arinetik (Zigor Kodearen 147.2 artikuluan jasota dago delitu hori). Kostuak ofizioz ezartzen ditut».

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian, bost eguneko epean; errekurtso hori epaitegi honetan jarri beharko da.

Demandatuak eskuragarri dauka ebazpenaren testu osoa, organo honetako bulegoan.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ediktu hau ematen dut, Irunen (Gipuzkoa), bi mila eta hemeretziko apirilaren lauan.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala