Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

81. zk., 2019ko maiatzaren 2a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
2066

EBAZPENA, 2019ko apirilaren 12koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, 2019ko martxoaren 21eko Ebazpena aldatzen duena. Ebazpen horren bidez, mugikortasun eraginkor eta jasangarriaren aldeko pizgarriak (MOVES Programa) programaren oinarri arautzaileak onartu eta argitaratzen dira, eta deialdia egiten da.

Euskal Herriko Agintaritza Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak, testuingurutik argi ondorioztatzen ez badira, eta haren zuzenketak edukian edo dokumentuaren zentzuan itxurazko zein benetako aldaketaren bat ekar badezake, maila bereko xedapen baten bidez zuzendu edo konponduko dira.

Horrelako hutsak eta omisioak aurkitu dira EEEko zuzendari nagusiaren 2019ko martxoaren 21eko Ebazpenaren testuan (2019ko apirilaren 1eko Euskal Herriko Agintaritza Aldizkaria, 63. zk.). Ebazpen horren bidez, Ebazpen horren bidez, mugikortasun eraginkor eta jasangarriaren aldeko pizgarriak (MOVES Programa) programaren oinarri arautzaileak onartu eta argitaratzen dira, eta deialdia egiten da. Beraz, aldaketa hau egiten da.

2019/1641 (48/18) orrialdean, aipatutako Laguntza Programaren oinarriez ari denean, 10. puntuan, «Laguntzak ordaintzea, Profesional autonomoak, Dokumentazio administratiboa» azpiatalean.

Ez da idatzi honako agiri hauen eskaera:

«Autonomoen kasuan, enpresa txiki edo ertaintzat hartzeko modukoak badira, 651/2014 Erregelamenduaren I. eranskinaren 2. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, horrelakotzat jotzeko behar diren dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte:»

● «Gizarte Segurantzak emandako ziurtagiria, enpresak duen langile kopuruari buruzko informazioa azalduko duena».

● «Urteko negozioen bolumenaren edo urteko balantze orokorraren egiaztagiria».

2019/1641 (48/20) orrialdean, aipatutako Laguntza Programaren oinarriez ari denean, 10. puntuan, azpiatal honetan: Laguntzak ordaintzea, Pertsona juridikoak eta beste entitate batzuk, nortasun juridikoa izan zein ez, A, B, C, D, E, F, G, J, N, R edo W letrarekin hasitako identifikazio fiskaleko zenbakia dutenak, Dokumentazio administratiboa,

Ez da idatzi honako agiri hauen eskaera:

«Enpresen kasuan, enpresa txiki edo ertaintzat hartzeko modukoak badira, 651/2014 Erregelamenduaren I. eranskinaren 2. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, horrelakotzat jotzeko behar diren dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte:»

● «Gizarte Segurantzak emandako ziurtagiria, enpresak duen langile kopuruari buruzko informazioa azalduko duena».

● «Urteko negozioen bolumenaren edo urteko balantze orokorraren egiaztagiria».

2019/1641 (48/21) orrialdean, aipatutako Laguntza Programaren oinarriez ari denean, 10. puntuan, azpiatal honetan: Laguntzak ordaintzea, Sektore Publikoa (40/2015 Legeko 2. artikulua), Dokumentazio administratiboa,

Ez da idatzi honako agiri hauen eskaera:

«Enpresen kasuan, enpresa txiki edo ertaintzat hartzeko modukoak badira, 651/2014 Erregelamenduaren I. eranskinaren 2. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, horrelakotzat jotzeko behar diren dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte:»

● «Gizarte Segurantzak emandako ziurtagiria, enpresak duen langile kopuruari buruzko informazioa azalduko duena».

● «Urteko negozioen bolumenaren edo urteko balantze orokorraren egiaztagiria».

Bilbao, 2019ko apirilaren 12a.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

IŃIGO ANSOLA KAREAGA.


Azterketa dokumentala