Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

81. zk., 2019ko maiatzaren 2a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
2065

EBAZPENA, 2019ko urtarrilaren 15ekoa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez luzatzen baita 2018ko ekitaldiko garraioaren eta mugikortasun efizientearen aldeko inbertsioak sustatzeari begirako dirulaguntzen programara eskaerak aurkezteko epea.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– EEEko zuzendari nagusiaren 2018ko apirilaren 20ko Ebazpenaren bidez (2018ko maiatzaren 2ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 83. Zenbakia), 2018. urteko garraioaren eta mugikortasun efizientearen aldeko inbertsioak sustatzeko laguntzen programaren oinarri arautzaileak onartu, deitu eta argitaratu ziren.

Bigarrena.– 7. oinarrian, Bideratzeko kudeaketa eta prozedura, dirulaguntza deialdiari lotuta, hauxe adierazten da: «39/2015 Legearen 14. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz eta Administrazio Elektronikaz diharduen otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuaren arabera (aurrerantzean, 21/2012 Dekretua), bide elektronikoen bitartez baino ez dira egingo laguntza-programa honi lotutako espedienteen bideratze edo izapidetze guztiak (eskaerak, errekerimenduak, jakinarazpenak, zuzenketak eta gainerako kudeaketak). Hain zuzen ere, izapide horietarako propio diseinatutako aplikazio informatikoa erabili beharko da. Aplikazio hori EEEren webgunean dago eskuragarri, helbide honetan: https://gestionayudas.eve.eus/solicitud».

Hirugarrena.– 10. oinarrian, Dirulaguntzak ordaintzea, aipatutako dirulaguntza deialdiari lotuta, hauxe ezartzen da: «Dirulaguntzaren xedea den jarduera amaitu ondoren, eta dirulaguntza emango den baieztatzeko ebazpenaren jakinarazpena jasotakoan, eta beranduenez ere 2019ko urtarrilaren 15ean, ordaintzeko eskaera aurkeztu beharko da. EEEri bidaliz, posta elektronikoz, Oinarri hauetako 7. atalean azaltzen den aplikazioaz, baita goraxeago adierazitako dokumentazioa ere».

Laugarrena.– 2019ko urtarrilaren 15ean, gorabehera edo arazo teknikoak izan zituzten dirulaguntzak bideratzeko kudeatzen duen aplikazio informatikoari lotutako euskarriko tresnek eta zerbitzuek. Hori zela eta, deialdiaren oinarrietan ezarritako epeen barruan, dirulaguntzen onuradunen aldetik ordaintzeko eskaera eta dokumentazio justifikagarria aurkezteko atzerapenak edo ezintasunak izan ziren.

Horren ondorioz, gomendagarria da eskaerak aurkezteko hasierako epea luzatzea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikuluaren arabera, hasierako epeak luzatzea baimentzen edo ahalbidetzen duena, betiere haien erdia baino luzeagoak ez izanik eta hirugarren pertsonen eskubideak kaltetu gabe.

Adierazitako guztiagatik,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2018. urteko garraioaren eta mugikortasun efizientearen aldeko inbertsioak sustatzeko laguntzen programara ordaintzeko eskaerak aurkezteko epearen luzatzea, 2019ko urtarrilaren 18ko 14:00ak arte.

Bigarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko agindua ematea.

Hirugarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32.3 artikuluarekin bat etorriz, ebazpen honen kontra, ez dago errekurtsorik jartzerik.

Bilbao, 2019ko urtarrilaren 15a.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

IÑIGO ANSOLA KAREAGA.


Azterketa dokumentala