81. zk., 2019ko maiatzaren 2a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (206 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
LAN ETA JUSTIZIA SAILA
2060
EBAZPENA, 2019ko apirilaren 16koa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez ebazten baita Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundean zuzendariorde tekniko lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.3 artikuluan, eta Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundean zuzendariorde tekniko lanpostua izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzeko den Osalaneko zuzendari nagusiaren 2019ko martxoaren 4ko Ebazpenaren laugarren oinarriak xedatzen duenarekin bat etorriz,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Ana Isabel Salinas Avellaneda zuzendariorde tekniko izendatzea, 512006 kodea, 3 dotazioa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen Zuzendariordetza Teknikoan.
Bigarrena.– Izendapen honek 2019ko apirilaren 24tik aurrera izango ditu ekonomia eta administrazio ondorioak.
Hirugarrena.– Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du. Aurka egiteko, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, ebazpena eman duen organoaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Barakaldo, 2019ko apirilaren 16a.
OSALANeko zuzendari nagusia,
ALBERTO ALONSO MARTÍN.