80. zk., 2019ko apirilaren 30a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (234 KB - 2 orri.)
- EPUB (219 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSASUN SAILA
2056
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak 12/2018 zehapen-prozeduran emandako Ebazpena.
Ezinezkoa izan da Bar Aratz (Herriko Enparantza 5, Araia, Araba) establezimenduaren titularri (IFZ: 72683351Q) aipatu ebazpena jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da.
Horrenbestez, jakinarazten zaio 2019ko martxoaren 18an zehapen-espedientea ebazteko ebazpen-proposamena eman dela, osasun arloko arau-hauste bat egiteagatik.
Legezko oharrak: Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal zaio Osasuneko sailburuordeari. Gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke aipatutako sailburuordearen edo Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariaren aurrean, jakinarazten den egunaren biharamunean hasita hilabeteko epean, hala xedatzen baitute Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluak eta hurrengoek.
Eta hala jakinarazten da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako.
Ediktu bidezko jakinarazpen honek dies a quo efektuak sortuko ditu, epeak zenbatzeari dagokionez, Estatutuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko apirilaren 16a.
Osasunek Arabako lurralde-ordezkaria,
ARTURO LÓPEZ RUIZ.