Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

80. zk., 2019ko apirilaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
2050

EBAZPENA, 2019ko apirilaren 4koa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bitartez argitara ematen baita 2019ko dirulaguntza deialdi bat, ekitaldi horretan EAEko lantokietako edo enpresetako prebentzio-ordezkariak trebatzeko oinarrizko prestakuntza ematen duten entitate publiko nahiz pribatuei zuzendua.

Uztailaren 30eko 125/2018 Dekretuak honako programa honen oinarri orokorrak ezartzen ditu: EAEko lantokietako edo enpresetako prebentzio-ordezkariak trebatzeko oinarrizko prestakuntza ematen duten entitate publiko nahiz pribatuak diruz laguntzeko programa. Betiere, 1997ko abenduaren 11n sinatu zen EAEko Laneko Osasunerako eta Arriskuen Prebentziorako Lanbide Arteko Akordioaren III. atalean («Prebentziorako prestakuntza») ezarritakoarekin bat etorriz (1998ko urtarrilaren 27ko EHAA, 17. zk.).

Uztailaren 30eko 125/2018 Dekretuaren 9. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, 2019ko ekitaldian gauzatzen diren ekintzetarako dirulaguntzen urteko deialdi publikoa onartzen da, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen Dirulaguntzen Plan Estrategikoarekin bat etorriz.

Horiek horrela, 125/2018 Dekretuaren 9. artikuluan (Deialdia eta Baliabide Ekonomikoak) ezarritako ahalmenaz baliatuz, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Xedea.

Ebazpen honen helburua da 125/2019 Dekretuan aurreikusitako dirulaguntzen deialdia onartzea, 2019ko aurrekontu-ekitaldirako. Uztailaren 30eko 125/2018 Dekretuak honako programa honen oinarri orokorrak ezartzen ditu: EAEko lantokietako edo enpresetako prebentzio-ordezkariak 2019ko urtarrilaren 1etik azaroaren 30era bitartean trebatzeko oinarrizko prestakuntza ematen duten entitate publiko nahiz pribatuak diruz laguntzeko programa (2018ko abuztuaren 3ko EHAA, 149. zk.).

2. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.

300.000 euro bideratuko dira prebentzio-ordezkariak trebatzeko deialdiaren dirulaguntzak finantzatzeko. Horretarako, aurrekontu-zuzkidura nahikoa dago, Euskal Autonomia Erkidegoko 2018ko ekitaldiko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 22ko 5/2017 Legeak baimendutako kredituen arabera (aurrekontu horiek 2019ko ekitaldira luzatu ziren); gainera, maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuaren IX. tituluan aurrekontu-luzapenaren araubideari buruzko ezarritakoari jarraituz, dirulaguntza-deialdi honek badu aurrekontu nahikoa (1/2011 Legegintzako Dekretua, Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bategina onartzen duena).

Ebazpen honetan ezartzen denez, deialdi honen guztizko aurrekontu-zuzkiduratik, gehienez ere, 100.000 euro bideratuko dira zati arautzailearen prestakuntza finantzatzeko, eta, gehienez ere, 200.000 euro, zati teknikoaren prestakuntza finantzatzeko, hala xedatuta baitago uztailaren 30eko 125/2018 Dekretuaren 9. artikuluan. Dekretu horren bidez, honako programa honen oinarri orokorrak ezartzen dira: EAEko lantokietako edo enpresetako prebentzio-ordezkariak trebatzeko oinarrizko prestakuntza ematen duten entitate publiko nahiz pribatuak diruz laguntzeko programa.

3. artikulua.– Erakunde onuradunak.

Deialdi hau egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten entitateei zuzendutako dago. Erakundeok prebentzio-ordezkariak trebatzeko oinarrizko prestakuntza emateko betekizunak bete behar dituzte, uztailaren 30eko 125/2018 Dekretuan araututakoari jarraituz (2018ko abuztuaren 3ko EHAA, 149. zk.), eta, gainera, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak egiaztatuak izan behar dute. Hona hemen entitateok:

1.– Prestakuntza-zentroak, publikoak zein pribatuak.

2.– Erakunde sindikalak.

3.– Prebentzio-zerbitzu egiaztatuak, horiek itunduak dituzten enpresetako prebentzio-ordezkariei zuzenduak.

Publikotasun-ondorioetarako, Osalanen web orrian jarriko da egiaztatutako entitateen zerrenda.

4. artikulua.– Eskaeren tramitazioa.

1.– EAEko enpresa edo lantokietan prebentzio-ordezkariei prestakuntza emateko egiaztatuak dauden erakundeek eskatu ahal izango diote dirulaguntza hau Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeari.

2.– Prestakuntza-ekintza bakoitzerako, dirulaguntza jasotzeko eskabide bat aurkeztu beharko da, Eusko Jaurlaritzaren euskadi.eus egoitza elektronikoko tramitazio elektronikoaren bidez, eta, eskabidearekin batera, a) eta b) apartatuetan adierazitako helbide elektronikoetan eskuragarri dauden dokumentuak aurkeztuko dira. Ebazpen honetako I. eranskinean zehaztuta dago eskabidearen edukia.

a) Arau-arloko prestakuntzari dagokionez, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan egingo da dirulaguntza jasotzeko eskabidea, behean adierazitako helbide elektronikoan. Horretarako, zenbait dokumentu deskargatu beharko dira helbide horretan, eta eskabideari atxiki:

– Arau-arloa:

Prebentzio-ordezkariei arau-arloan oinarrizko prestakuntza emateko dirulaguntza (erref.: 1029804).

Erdaraz: https://www.euskadi.eus/ayuda_subvencion/2019/formacion-basica-normativa-dps/y22-izapide/es

Euskaraz: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2019/oinarrizko-prestakuntza-arau-arlokoa-pok/y22-izapide/eu

b) Arlo teknikoko prestakuntzari dagokionez, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan egingo da dirulaguntza jasotzeko eskabide elektronikoa, behean adierazitako helbide elektronikoan. Horretarako, zenbait dokumentu deskargatu beharko dira helbide horretan, eta eskabideari atxiki:

– Arlo teknikoa:

Prebentzio-ordezkariei arlo teknikoan oinarrizko prestakuntza emateko dirulaguntza (erref.: 1029904).

Erdaraz: https://www.euskadi.eus/ayuda_subvencion/2019/formacion-basica-tecnica-dps/y22-izapide/es

Euskaraz: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2019/oinarrizko-prestakuntza-teknikoa-po/y22-izapide/eu

3.– Aurten deialdi hau argitaratu aurretik eman diren prestakuntza-ekintzetarako, bai zati arautzailerako bai zati teknikorako, dokumentazio hau aurkeztu beharko da eskabidearekin batera:

– «III. eranskina. Prestakuntza-ekintzaren datuak», dirulaguntza jasotzeko eskabideari loturiko prestakuntza-ekintzan parte hartu dutenen behin betiko datuak jasotzen dituen dokumentua.

4.– Gauzatuko diren prestakuntza-ekintzetarako, zati arautzailerako edo zati teknikorako, dokumentazio hau aurkeztu beharko da eskabidearekin batera:

– «III. eranskina. Prestakuntza-ekintzaren datuak», dirulaguntza jasotzeko eskabideari loturiko prestakuntza-ekintzan parte hartuko dutenen behin behineko datuak jasotzen dituen dokumentua.

5.– Espediente bakoitzera sartzeko, izapidetzeko eta jarraipena egiteko, entitate eskatzaileak «Nire Karpeta» atalera sartu beharko du egoitza elektronikotik (https://www.euskadi.eus/y22-home/eu/).

5. artikulua.– Eskaerak aurkezteko epeak.

1.– Laguntzetarako eskabideak aurkezteko epea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta 2019ko azaroaren 30ean amaituko da, 23:59an, edo deialdi honen xede diren dirulaguntzak finantzatzera bideratutako baliabide ekonomikoak agortzean. Azken kasu horretan, EHAAn emango du horren berri Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiak.

2.– Entitate prestatzaileek programatuta daukaten prestakuntza-ekintza bakoitza hasi baino 7 egun lehenago gutxienez eskatu beharko diote dirulaguntza Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeari. Aurten deialdi hau argitaratu aurretik eman diren prestakuntza-ekintzen kasuan, 2 hileko epea egongo da dirulaguntza eskatzeko, ebazpen hau indarrean jartzen denetik hasita.

6. artikulua.– Eskabideen akatsak zuzentzea.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 68.1 eta 21.1 artikuluetan ezarritakoari jarraituz, aurkeztu beharreko eskabideek eta dokumentuek ez badituzte betetzen deialdi honetan ezarritako baldintzak, edo haien edukia ez bada nahikoa, 10 eguneko epearen barnean gabezia hori zuzentzeko edo eskatutako dokumentuak aurkezteko eskatuko zaio eskatzaileari, eta horrela egin ezean eskabideari uko egin diola ulertuko dela adieraziko zaio, betiere Administrazioak berariazko ebazpena eman eta jakinarazi ondoren.

Akatsak zuzentzeko jakinarazpena elektronikoki egingo da. Jakinarazpenak Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko «Nire Karpeta» atalean kontsultatu beharko dira. Jakinarazpen hori egindakotzat joko da, interesdunak jaso izana elektronikoki izenpetzen duenean. Jakinarazpena bidali eta hamar eguneko epean interesdunak ez badu edukia eskuratu, ukatu egin duela ulertuko da, eta izapidea egindakotzat joko da prozeduraren arabera, non eta ez den egiaztatzen, ofizioz edo entitate hartzaileak eskatuta, teknikoki edo materialki ezin izan dela jakinarazpen horren edukira sartu.

7. artikulua.– Dirulaguntzaren zenbatekoa zehaztea.

1.– Deialdi honen xede diren prestakuntza-jarduerak finantzatzeko, prestakuntza-ordu bakoitzeko aplika daitezkeen gehieneko modulu ekonomikoak 115,42 eurokoak izango dira irakaskuntza-ordu bakoitzeko (modulu horien plangintza egitetik zein gauzatzetik eratorritako kostu guztiak barnean direla).

2.– Prestakuntza-jarduera bakoitzeko, 15 partaiderentzat emango da dirulaguntza, gehienez ere.

15 partaide biltzen ez dituzten ikastaroetan, uztailaren 30eko 125/2018 Dekretuaren 14. artikuluan ezarritakoaren arabera finantzatuko da prestakuntza.

15 partaide biltzen ez dituzten ikastaroetan, honako taula honetan ezarritakoaren arabera finantzatuko da prestakuntza:

15 partaide edo gehiago: % 100

14 partaide: % 98

13 partaide: % 96

12 partaide: % 94

11 partaide: % 92

10 partaide: % 90

10 partaide baino gutxiagoko taldeek ez dute dirulaguntzarik jasoko.

3.– Ezingo dute dirulaguntzarik jaso deialdi honen bitartez gutxienez 10 ikasle biltzen ez dituzten taldeek. Prestakuntza honetan euskararen erabilera sustatzeko, euskarazko taldeak salbuespen izango dira, eta gutxienez 5 ikasle biltzen dituzten taldeak onartuko dira. Euskaraz gauzatzen diren jarduerak honako taula honetan ezarritakoaren arabera finantzatuko dira:

15 partaide edo gehiago: % 100

14 partaide: % 98

13 partaide: % 96

12 partaide: % 94

11 partaide: % 92

10 partaide: % 90

09 partaide: % 85

08 partaide: % 80

07 partaide: % 70

06 partaide: % 60

05 partaide: % 50

5 partaide baino gutxiagoko taldeek ez dute dirulaguntzarik jasoko.

4.– Dirulaguntzaren zenbatekoak barnean hartuko ditu prestakuntza-materialen gastuak.

Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak dagozkion prestakuntza-eskuliburuak emango dizkio doan ikasle bakoitzari. Sobera geratzen diren eskuliburuak Osalani itzuli beharko zaizkio.

5.– Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren testu bategina onartzeko azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretua aplikatuz, bazterkeriak prebenitzeko edo ezabatzeko xedearekin eta desgaitasunen bat duten prebentzio-ordezkariek prestakuntza jasotzeko dauzkaten zailtasunak edo desabantailak konpentsatu nahian, komunikaziorako laguntza eta zerbitzu osagarri guztiak jarriko ditu Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak, deialdi honen kontura ordainduta.

8. artikulua.– Dirulaguntzaren justifikazioa.

1.– Prestakuntza-ekintza amaitu eta 15 eguneko epean, dirulaguntza jasotzen duen entitateak dokumentu hauek aurkeztu beharko ditu Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikoan:

– «III. eranskina. Prestakuntza-ekintzaren datuak», dirulaguntza jasotzeko eskabideari loturiko prestakuntza-ekintzan parte hartu dutenen behin betiko datuak jasotzen dituen dokumentua.

– «II. eranskina. Asistentzia-kontrolerako orria» dokumentu eskaneatua pdf formatuan. Prestakuntza-ekintza zein egunetan eman den jaso behar du, ikasle eta irakasle guztien NAN zenbakia, izen-abizenak eta sinadura jasota.

2.– Dirulaguntza hobeto kudeatzeko eta prestakuntzaren kalitatea hobea izateko, dokumentu hauek ere aurkeztuko ditu (helbide elektronikoan deskarga daitezke):

– «IV. eranskina. Prebentzio-ordezkariak parte hartu duen prestakuntza-ekintzaren datuak» dokumentu eskaneatu bakarra pdf formatuan. Zati teknikoa prestakuntza-zentro hautatu batean egiteko aurkeztu diren eskabide guztiak jasoko ditu. Zati arautzaileaz arduratzen diren entitateek soilik aurkeztuko dute dokumentu hau.

– «VI. eranskina. Ebaluazio-galderak. Prebentzio-ordezkaria» dokumentu eskaneatua. Prestakuntza-ekintzako ikasleek erantzundako inkestak jaso behar ditu, eta izena eman duten ikasleen kopurua eta inkesta hau erantzun duten ikasleen kopurua adieraziko dira.

– «VII. eranskina. Ebaluazio-galderak. Irakasleak» dokumentu eskaneatua. Prestakuntza-ekintzaren irakasleak erantzundako inkesta jasoko du.

3.– Aurten deialdi hau argitaratu aurretik eman diren prestakuntza-ekintzen kasuan, aipatutako justifikazio-dokumentazioa Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikora bidali beharko da, dirulaguntza jasotzeko eskabide elektronikoarekin batera, 2 hileko epean, ebazpen hau indarrean jartzen denetik hasita.

4.– Justifikazioak eta bete beharreko ereduak izapidetzeko azalpenak eskuragarri daude Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan, helbide elektroniko hauetan:

– Arau-arloa:

Prebentzio-ordezkariei arau-arloan oinarrizko prestakuntza emateko dirulaguntza (erref.: 1029804).

Erdaraz: https://www.euskadi.eus/ayuda_subvencion/2019/formacion-basica-normativa-dps/y22-izapide/es

Euskaraz: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2019/oinarrizko-prestakuntza-arau-arlokoa-pok/y22-izapide/eu

– Arlo teknikoa:

Prebentzio-ordezkariei arlo teknikoan oinarrizko prestakuntza emateko dirulaguntza (erref.: 1029904).

Erdaraz: https://www.euskadi.eus/ayuda_subvencion/2019/formacion-basica-tecnica-dps/y22-izapide/es

Euskaraz: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2019/oinarrizko-prestakuntza-teknikoa-po/y22-izapide/eu

9. artikulua.– Ebazpena, errekurtsoak, ebazteko eta jakinarazteko epeak, eta jakinarazteko modua.

1.– Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiak emango du deialdiaren ebazpena, dirulaguntza ematea ala ez erabakitzeko, betiere erakunde horretako teknikariek egindako txostenak aintzat hartuta.

2.– Eskabideek deialdiko betekizunak betetzen dituztela egiaztatutakoan, ordenan ebatziko dira, espedientea osatzen den unearen arabera, jarduketa horietarako aurreikusitako aurrekontu-zuzkidura agortu arte. Funtsak agortzen badira, aurkeztu diren eta ebazteke dauden eskabideak ezetsi egingo dira deialdi honen esparruan.

3.– Hartutako ebazpena erakunde eskatzaileei jakinaraziko zaie, banaka, gehienez ere bi hileko epean, dirulaguntzaren eskabidea aurkeztu eta hurrengo egunetik aurrera.

4.– Apartatu honetan aipatutako epea igarota ebazpenik jakinarazi ez bada, beren eskabideak ezetsi direla ulertu ahal izango dute erakunde interesdunek, hala xedatzen baitu Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25. artikuluak.

5.– Zuzendari nagusiaren ebazpenak amaiera ematen dio administrazio-bideari eta, haren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio organo horri, hilabeteko epean, interesdun bakoitzari jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, zuzenean, bi hileko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera.

6.– Publikotasun-ondorioetarako soilik, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira dirulaguntzak emateko ebazpenak.

10. artikulua.– Datu pertsonalen tratamendua.

Izaera pertsonaleko datuak «Prebentzio-ordezkarientzako ikastaroak» deritzon tratamendurako erabiliko dira, xedapen hauetan ezarritakoa betetzeko: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamendua (EB), Datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa (Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorra); Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, eta datuen babesaren alorrean indarrean dauden gainerako arauak.

Babes hori aintzat hartuta, izaera pertsonaleko datuen tratamenduari buruzko oinarrizko informazioa ematen da jarraian:

(Ikus .PDF)
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta beraz, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Bilboko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hileko epean; bi kasuetan, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hasiko da epea kontatzen. Hori guztia hala xedatuta dago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.3 eta 46. artikuluetan.

Barakaldo, 2019ko apirilaren 4a.

OSALANeko zuzendari nagusia,

ALBERTO ALONSO MARTÍN.

I. ERANSKINA
ESKABIDEKO PROZEDURETAN JASOTZEN DIREN DATUEI BURUZKO INFORMAZIOA

Eranskin honek informazioa besterik ez du ematen, eta helburutzat du entitate interesdunei ezagutaraztea nolako egitura eta edukia aurkituko duten dirulaguntzaren eskabide elektronikoa Eusko Jaurlaritzaren euskadi.eus egoitza elektronikoan egitean.

1.– Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren laguntza.

Eusko Jaurlaritzak, DACIMA Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritzaren bitartez (Eusko Jaurlaritzaren administrazio elektronikoan eskuduna baita), zenbait jarraibide-gidaliburu sortu ditu Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan, pertsonek eta entitateek tramitazio elektronikoaren alderdiak ezagut ditzaten eta izapidetze horretan lagungarriak izan daitezen.

Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren menu horizontalean, «Laguntza» izeneko atal bat sortu da, eta, han, herritarrek eta entitateek eskuragarri izango dituzte izapidetzerako laguntza- eta arreta-gidaliburu horiek.

Laguntza orrira sartzeko bidea hau da: http://www.euskadi.eus/tramitatzeko-laguntza-eta-arreta/web01-sede/eu/

Egun gidaliburu hauek daude erabilgarri:

Identifikazio elektronikoa: Ezagut ezazu nola erabili enpresa eta erakundeentzat bideratutako identifikazio-sistemak. https://www.euskadi.eus/dokumentazioa/identifikazio-elektronikoa-erabiltzeko-gidaliburua/web01-sede/eu/

Tramitazio elektronikoa: Ikas ezazu pausoz pauso nola tramitatu Interneten bidez Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektroniko honetan: https://www.euskadi.eus/dokumentazioa/tramitazio-elektronikorako-gida/web01-sede/eu/

Nire karpeta: Nire karpetara nola sartu eta hor zer funtzionalitate aurki ditzakezun azalduko zaizu gidaliburu honetan. http://www.euskadi.eus/dokumentazioa/nire-karpeta-erabiltzeko-gidaliburua/web01-sede/eu/

Jakinarazpen elektronikoa: Zer den jakinarazpen elektronikoa eta zertarako erabiltzen den http://www.euskadi.eus/dokumentazioa/jakinarazpen-elektronikorako-gidaliburua/web01-sede/eu/

Tramitazioan arazoren bat izanez gero, hona hemen zenbait konponbide:

– Harremanetan jartzea Zuzenean-Herritarrarentzako Zerbitzuarekin, 012 telefonora deituta.

– Tramitazio elektronikoan arazoren bat izanez gero, jarri harremanetan Erabiltzaileentzako (edo entitateentzako) Arreta Zentroarekin, 945 01 68 38 telefonora deituta.

2.– Prebentzio-ordezkariak trebatzeko diruz lagundutako oinarrizko mailako prestakuntza emateko egiaztapena.

Entitate eskatzaileak, dirulaguntza bat eskatu aurretik, egiaztatu beharko du prestakuntza emateko eskakizunak betetzen dituela, uztailaren 30eko 125/2018 Dekretuaren 5. artikuluaren eta hurrengoen arabera.

2018an egiaztatutako entitateek ez dute egiaztatze-eskabiderik aurkeztu beharrik, non eta ez dituzten aldatu egiaztatzeko aintzat hartu ziren baldintzak.

Entitate eskatzaileak, egiaztaturik egon ezean, egiaztapena egiteko eskabidea egin beharko du.

Eskabide berria entitate onuradunen eskura egongo dira, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan, helbide honetan:

Prebentzio-ordezkariak trebatzeko diruz lagundutako oinarrizko mailako prestakuntza emateko egiaztapena (erref.: 1042406)

Gaztelaniaz: https://www.euskadi.eus/autorizacion/formacion-basica-delegados-prevencion/y22-izapide/es

Euskaraz: https://www.euskadi.eus/baimena/oinarrizko-prestakuntza-prebentzio-ordezkariak/y22-izapide/eu

Egiaztapena jakinarazi ondoren, lehen aldiz egiaztatutako entitateak aukera izango du kasuko ikastaroak emateko, eta, horiek eman ondoren, aukera izango du ebazpen honetan jasotako dirulaguntza eskatzeko.

2.– Dirulaguntza eskatzeko prozedura mota.

Eskaera egiteko prozedura elektronikoa baino ez da izango.

2.1.– Arau-arloa: prebentzio-ordezkariei arau-arloan oinarrizko prestakuntzako ikastaroak emateagatik dirulaguntza eskatzeko, beharrezkoa den dokumentazioa aurkeztu behar da Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren honako helbide elektroniko honetan:

– Arau-arloa:

Prebentzio-ordezkariei arau-arloan oinarrizko prestakuntza emateko dirulaguntza (erref.: 1029804).

Erdaraz: https://www.euskadi.eus/ayuda_subvencion/2019/formacion-basica-normativa-dps/y22-izapide/es

Euskaraz: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2019/oinarrizko-prestakuntza-arau-arlokoa-pok/y22-izapide/eu

2.2.– Arlo teknikoa: prebentzio-ordezkariei arlo teknikoan oinarrizko prestakuntzako ikastaroak emateagatik dirulaguntza eskatzeko, beharrezkoa den dokumentazioa aurkeztu behar da Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren honako helbide elektroniko honetan:

– Arlo teknikoa:

Prebentzio-ordezkariei arlo teknikoan oinarrizko prestakuntza emateko dirulaguntza (erref.: 1029904).

Erdaraz: https://www.euskadi.eus/ayuda_subvencion/2019/formacion-basica-tecnica-dps/y22-izapide/es

Euskaraz: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2019/oinarrizko-prestakuntza-teknikoa-po/y22-izapide/eu

3.– Eskabidea betetzeko jarraibideak.

Eskabidea betetzerakoan, ezinbestekoa da entitatearen edo enpresaren sinadura-txartelak edo ziurtagiri elektronikoa izatea. Gogoan izan zure entitatearen edo antolakundearen izenean diharduzula.

Entitateko titularraren datuak betetzeko jarraibide guztiak aurkituko dituzu eskabidean. Dagokion ziurtagiri elektronikoarekin edo txartelarekin konektatu ondoren, eskabidean azalduko da zer entitate ordezkatuz diharduzun. Zerrenda zabalgarrian, hautatu behar duzu zein ordezkatzen duzun; entitate edo enpresa batean baino gehiagotan jardunez gero, aukera zuzena hautatu behar duzu.

Tramitazioaren pausoren batean arazoak izanez gero, jarri harremanetan Eusko Jaurlaritzaren Zuzenean Zerbitzuarekin, bi telefono hauetako batera deituta: 012 edo 945 01 68 38.

Eskabidean, besteak beste, kontzeptu hauek azalduko dira:

– Eskatzailea: entitate juridiko bat izango da beti, hau da, IFK izango du.

– Organo instrukzio-egilea: Osalaneko Zuzendaritza Nagusia da, eta, beraz, ez da beste erregistrorik edo izenik sartu behar.

– Espedientean interesdun gisa dihardut: eskatzaile gehienek aukera hau hautatu beharko dute eskabidean, dagokien entitate juridikoaren langile gisa dihardute eta.

– Norbait ordezkatuz dihardut: baldin eta eskatzailearen langileak Eusko Jaurlaritzaren Erregistro Elektronikoan erregistratuta badaude pertsona juridiko baten edo entitate baten langile gisa; kasu horretan, eskatzaileak bere identifikazio elektronikorako bitartekoak erabili ahal izango ditu, lan egiten duen entitatearen izenean. Kasu horretan, gainera, langileak bere entitatearen ordezkari gisa jardun dezake, eta entitatea espedientearen titular gisa agertuko da. Entitateko langile gisa izena emanda dauden langileek aukera izango dute entitatearen jakinarazpenak eta espedientearen xehetasunak ikusteko, eta, gainera, agiriak onetsi ahal izango dituzte, euren identifikazio elektronikorako bitartekoarekin (Nire karpeta aplikazioarekin).

4.– Erantzukizunpeko adierazpena.

Entitate eskatzaileak egiaztatu beharko du legedia betetzen duela. Horretarako, zenbait erantzukizunpeko adierazpen egin beharko ditu. Erantzukizunpeko adierazpenetan datuak zehatzak ez badira, faltsuak badira edo funtsezko daturen falta bada, Administrazioak prozedurarekin ez jarraitzea erabaki dezake, alde batera utzi gabe izan daitezkeen bestelako erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

Entitatearen erantzukizuna izango da honako adierazpen hauen edukia egiazkoa dela deklaratzea, zeinetan honako hauek adierazi behar dituen:

– Ez dela dirulaguntza edo laguntzarik jasotzen ari, xede eta helburu bererako, ez administrazio publikoetatik ez erakunde pribatuetatik.

– Ez duela zigorrik jaso, ez penalik ez administratiborik, laguntza edo dirulaguntza publikoak jasotzea galarazten dionik.

– Ez du laguntza edo dirulaguntza publikoak jasotzeko legezko debekurik, ez eta, bereziki, sexu-bazterkeriagatik ezarritako halako debekurik ere.

– Ez duela zigorrik jaso arau-hauste astunen eta/edo oso astunen ondorioz, azken urteetan, lan-segurtasun eta -osasunaren arloari dagokionez.

– Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legean jasotako betebeharrak betetzen dituela, alegia, prebentzio-antolamenduko eredua, arriskuen ebaluazioa, prebentzio-jardueren plangintza eta, kasua bada, prebentzio-sistemaren ikuskapena.

– Indarrean dauden arauetan ezarritako eskakizunak betetzen dituela.

– Egiazkoak direla eskabide honetan bildutako datuak eta eskabideari erantsitako dokumentazioan bildutako datuak.

– Zerga-betebeharrak betetzen dituela.

– Gizarte Segurantzarekiko zerga-betebeharrak ordaindu dituela.

– Ez duela legez kanpoko eta bateraezinak diren dirulaguntzarik jaso estatu-laguntzen araubideen bidez eta, kasua bada, jasotako dirulaguntza eta dagozkion interes ekonomikoak blokeatutako diru-kontu batera itzuli ez dituztela.

5.– Berariaz uko egitea.

Entitate eskatzaileak lauki hau markatu beharko du, baldin eta berariaz onartzen ez badu instrukzio-organoak egiaztatzea zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintzarekikoak egunean dituela (berariaz uko egitea, 39/2015 Legearen 28. artikuluan jasoa). Aurka egonez gero, dokumentuen bidez justifikatu beharko ditu alderdi horiek (horretarako, «Erantsi dokumentuak» botoia erabil daiteke atal honetan, espedienteari erantsi nahi zaizkion dokumentuen kopia eranstea ahalbidetzen baitu).

6.– Eskabidea sinatzea eta bidaltzea.

Azkenik, entitate eskatzaileak elektronikoki sinatuko du eskabidea, eta bidali egingo du. Eskabidea aurkeztu duela dioen erregistro telematikoa jasoko du, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoak elektronikoki sinatua.

Erregistro-dokumentuan, hauek jasoko dira: erregistroaren datuak (erregistro-zenbakia, erregistro-eguna eta aurkeztu den eguna), interesdun eskatzailearen datuak, helmuga, gaia eta erantsitako dokumentuen zerrenda.

Jarraian, dirulaguntza eskatzen duten entitateek ebazpenean zehazten den dokumentazioa aurkeztu beharko dute, 15 eguneko epean, gehienez ere, prestakuntza-ekintza amaitzen denetik hasita.

Tramitazioaren pausoren batean arazoak izanez gero, jarri harremanetan Eusko Jaurlaritzaren Zuzenean Zerbitzuarekin, bi telefono hauetako batera deituta: 012 edo 945 01 68 38.

Aurten deialdi hau argitaratu aurretik eman diren prestakuntza-ekintzen kasuan, aipatutako justifikazio-dokumentazioa bidali beharko da, dirulaguntza jasotzeko eskabidearekin batera, 2 hilabeteko epean, ebazpen hau indarrean jartzen denetik hasita.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala