78. zk., 2019ko apirilaren 25a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (200 KB - 1 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
2004
69/2019 DEKRETUA, apirilaren 16koa, Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria kargutik kentzea xedatzeko dena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.j), 26.6 eta 29. artikuluetan ezarritakoaren arabera, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2019ko apirilaren 16an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.– Maider Echevarria García andrea Turismo eta Ostalaritzako zuzendari kargutik kentzea, egindako lanagatik eskerrak ematea.
2. artikulua.– Dekretu honek 2019ko apirilaren 23an izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2019ko apirilaren 16an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua,
SONIA PÉREZ EZQUERRA.