75. zk., 2019ko apirilaren 17a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (261 KB - 1 orri.)
- EPUB (219 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
1961
EBAZPENA, 2019ko apirilaren 5ekoa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, 2019ko martxoaren 21eko Ebazpenaren aldaketei buruzkoa; ebazpen horren bidez, Garraio eta Mugikortasun Efizientearen Aldeko Inbertsioak Sustatzeko Laguntzen 2019. urteko Programaren oinarri arautzaileak onartu eta argitaratzen ditra eta deialdia egiten da.
Euskal Herriko Agintaritza Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak, testuingurutik argi ondorioztatzen ez badira, eta haren zuzenketak edukian edo dokumentuaren zentzuan itxurazko zein benetako aldaketaren bat ekar badezake, maila bereko xedapen baten bidez zuzendu edo konponduko dira.
Horrelako hutsak eta omisioak aurkitu dira EEEko zuzendari nagusiaren 2019ko martxoaren 21eko Ebazpenean, zeinaren bidez Garraio eta Mugikortasun Efizientearen Aldeko Inbertsioak Sustatzeko Laguntzen 2019. urteko Programaren oinarri arautzaileak deitu onartu baitziren eta deialdia egin baitzen (2019ko martxoaren 28ko Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian, 60. zk.); beraz, aldaketa hau egin behar da.
2019/1556 (58/8) orrialdean, aipatutako Laguntza Programaren oinarriez ari den atalean, 4. puntuan (Diruz lagunduko diren jarduerak eta zenbatekoak) 1 neurriko atalean, Motor bidezko ibilgailuak, Gas naturaleko material mugikorra izeneko azpiatalean, 1.6 lerroan,
honela dio:
«Linea honetako jarduerei dagokienez, diru laguntzaren gehieneko zenbatekoa 5.000 eurokoa izango da, eta diru laguntzaren ehunekoa % 10 izango da, kostu lagungarriaren (gailua eta bere instalazioa) aldean»,
Baina honela esan behar du:
«Linea honetako jarduerei dagokienez, dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 10.000 eurokoa izango da, eta dirulaguntzaren ehunekoa % 10 izango da, kostu lagungarriaren (gailua eta bere instalazioa) aldean».
2019/1556 (58/28) orrialdean, aipatutako Laguntza Programaren oinarriez ari den atalean, 10. puntuan (Diru laguntzen ordainketa), c) azpiatalean (Dokumentazio teknikoa),
Ez da adierazten zer agiri bidali edo aurkeztu behar diren fakturekin batera:
«Fakturak ordaindu izana justifikatzen duten agiriak, honako hauek identifikatzeko moduan: laguntzaren azken hartzailea; ordainketa jasotzen duen hirugarrena; ordainketa-data (balio-data); eta laguntzaren xede den proiektua identifikatzeko beharrezkoak diren datuak».
Bilbao, 2019ko apirilaren 5a.
Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,
IÑIGO ANSOLA KAREAGA.