Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

75. zk., 2019ko apirilaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
1957

AGINDUA, 2019ko apirilaren 5ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, 2018ko Euskadi Ikerkuntza Saria Zientzia eta Teknologia modalitatean esleitzen duena.

Abenduaren 5eko 261/2017 Dekretuak Ikerkuntzako Euskadi Saria arautzen du, jarduera zientifikoa sustatzeko asmoz. Hezkuntzako sailburuaren 2018ko urriaren 16ko Aginduak Euskadi Ikerkuntzako Sarirako deia egiten du, jarduera zientifikoa sustatzeko asmoz, zientzia eta teknologia alorrean.

Hezkuntzako sailburuaren 2019ko martxoaren 13ko Aginduak Ikerkuntzako 2018ko Euskadi Sarirako epaimahaia izendatzen du, zientzia eta teknologia modalitatean.

Euskadi Ikerkuntza Saria arautzen duen abenduaren 5eko 261/2017 Dekretuan saria esleitzeko ezarritako prozedurari buruzko 9. artikulua betez,

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– 2018ko Euskadi Ikerkuntza Saria, zientzia eta teknologia modalitatean, Evgueni Vladimirovich Tchoulkov Savkin doktoreari esleitzea.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko apirilaren 5a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala