Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

75. zk., 2019ko apirilaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
1956

AGINDUA, 2019ko apirilaren 9koa, Ogasun eta Ekonomiako sailburuarena, zeinaren bidez seiehun milioi euroko Euskadiko Zor Publikoa jaulkitzen baita eta eragiketa horren ezaugarriak zehazten.

Otsailaren 5eko 15/2019 Dekretuaren bidez, erabakitzen eta baimentzen da 2019ko ekitaldirako zorpetze-eragiketak egitea, betiere Euskal Autonomia Erkidegoko 2018. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 22ko 5/2017 Legearen 10. artikuluko 1. apartatuan Gobernu Kontseiluari emandako baimenaren kargura, 2019rako luzapen-araubidean.

Dekretu horren xedapen gehigarriak xedatzen du ezen, Euskal Autonomia Erkidegoko Finantzei buruzko azaroaren 8ko 8/1996 Legean agindutakorekin bat etorriz, Ogasun eta Ekonomiako sailburuari dagokiola, agindu baten bidez, xedapen horretan erabaki eta baimendutako zorpetze-eragiketak egiteko tresnak eta modalitateak zehaztea, bai eta dekretu horretan jaulkipenari buruz aipatu ez diren finantza-baldintzak eta ezaugarriak zehaztea ere, dekretuaren aurreikuspenen barruan betiere. Agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, baldin eta zor publikoa balore gisa jaulkitzen bada.

Hori guztia kontuan izanik, honako hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Seiehun milioi (600.000.000) euroko Euskadiko Zor Publikoa jaulkitzea, otsailaren 5eko 15/2019 Dekretuan jasotzen diren baimenei jarraikiz.

2. artikulua.– Jaulkiko den Zor Publikoak ezaugarri hauek izango ditu:

a) Zenbateko nominala: 600.000.000 euro

b) Modalitatea: bonu jasangarriak.

c) Jaulkitze-prozedura: kokapen publikoa.

d) Jaulkitze- eta ordainketa-data: 2019ko apirilaren 25a.

e) Interesa: % 1,125eko urteko nominala; ordainketa: urte bakoitzeko apirilaren 30ean. Kupoi luze bat 2020ko apirilaren 30ean ordainduko da.

f) Jaulkitze-prezioa: % 99,455.

g) Amortizazio-prezioa: parekoa, balio nominalean.

h) Amortizazio-data: 2029ko apirilaren 30a.

i) Balioen adierazpidea: kontuko idatzoharrak.

j) Balio unitarioa: mila (1.000,00) euro.

k) Jaulkipenaren kotizazioa: Bilboko Burtsa.

3. artikulua.– Harpidetza.

Ogasun eta Ekonomia Sailak bideratuko du jaulkipeneko baloreen harpidetza, hain justu ere jaulkipena egiteko mandatua duen erakundearen edo erakundeen bitartez, betiere bat etorriz balore-merkatuaren indarreko araudiarekin.

4. artikulua.– Gaikuntza.

Ekonomia, Finantza eta Aurrekontuetako sailburuordeari eta Finantza Politikako zuzendariari baimena ematen zaie zorpetze-eragiketa hau egiteko behar diren kontratuak eta gainerako dokumentu erantsi eta osagarriak sinatzeko.

5. artikulua.– Harpidetza, jaulkipenaren interesak eta amortizazioa Norbolsa Sociedad de Valores SA enpresaren bidez ordainduko ditu Sociedad de Gestión de los Sistemas de Registro, Compensación y Liquidación de Valores SA enpresak, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari buruzko irailaren 30eko 211/1997 Dekretuaren 38. artikuluan agindutakoari jarraituz.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko apirilaren 9a.

Ogasun eta Ekonomiako sailburua,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.


Azterketa dokumentala