75. zk., 2019ko apirilaren 17a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (247 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
SEGURTASUN SAILA
1951
EBAZPENA, 2019ko apirilaren 9koa, Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez iragartzen baita zein egunetan jarri den Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean 2019ko apirilaren 9ko Ebazpena, Ertzaintzako Ikuskapen Eskalako Ofizialondoko Kategoriarekin karrerako funtzionarioak izendatzeari buruzkoa.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariaren 2016ko abenduaren 15eko Ebazpenaren bidez, Ertzaintzaren Ikuskapen Eskalako Ofizialondoko Kategorian sartzeko hautaketa-prozedurarako deialdia egin zen (EHAA, 248. zk., abenduaren 30ekoa), eta ebazpen horren hamaseigarren oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz eta apirilaren 11ko 83/2017 Dekretuak (60/2019 Dekretuaren bidez aldatua) ematen dizkidan eskumenak direla bide, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Jakinaraztea 2019ko apirilaren 9an Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean jarri dela 2019ko apirilaren 9ko Ebazpena, Ertzaintzako Ikuskapen Eskalako Ofizialondoko Kategoriarekin karrerako funtzionarioak izendatzeari buruzkoa.
Bigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta interesdunek haren kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Segurtasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko apirilaren 9a.
Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,
ANA AGuIRRE ZURUTUZA.