Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

74. zk., 2019ko apirilaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1943

EBAZPENA, 2019ko apirilaren 2koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez jakinarazten baita enplegu-agentzia modura jarduten jarraitzea ezinezkoa dela deklaratu aurreko izapide bat.

Enplegu-agentzia modura jarduten jarraitzea ezinezkoa dela deklaratu aurretik entzunaldi-epe bat eskaini du Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak.

Ezinezkoa izan da izapide-egintza hori aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatzen baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.

Interesdunek 5 egun balioduneko epea dute, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, eskubidez komeni zaiona aurkeztu edo alegatzeko, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Laneratzea Aktibatzeko Zuzendaritzan (Jose Atxotegi kalea 1, Vitoria-Gasteiz - PK: 01009), hala zuzenean nola Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako edozein bide baliatuta. Hala egin ezean, prozedurari bukaera emango zaio ebazpen baten bidez.

Xede horretarako, jakinarazten da iragarki honek aipatzen duen izapide-egintzaren testu osoa eskuragarri dagoela Lanbideren Zerbitzu Zentraletan (Vitoria-Gasteizko Jose Atxotegi kalea 1, 01009 helbidean).

Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesdunek jakin dezaten eta jakinarazpentzat har dezaten.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko apirilaren 2a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala