Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

74. zk., 2019ko apirilaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1941

EDIKTUA, 726/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 726/2018-A hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Teresa Rabaz Santano.

Abokatua: Eva Maria Vicho Lopez.

Prokuradorea: Sebastian Izquierdo Arroniz.

Demandatuak: Maria Blanca Barrantes Burgos, Felisa Burgos Jorge, Indalecio Perez Rabanal, Rosa Maria Barrantes Burgos eta Francisca Barrantes Burgos.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2019-04-05ean. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Xedatzen dut: osorik baiesten dut Teresa Rabaz Santanok aurkeztutako demanda, eta, beraz, Maria Blanca Barrantes Burgos, Elisa Burgos Jorge, Indalecio Perez Rabanal, Rosa Maria Barrantes Burgos eta Francisca Barrantes Burgos demandatuak kondenatzen ditut Teresa Rabaz Santanori honako hauek ordaintzera: hiru mila, bederatziehun eta hogeita lau euro berrogeita sei zentimorekin (3.924,46 euro), gehi zenbateko horren legezko interesak interpelazio judiziala egin zen egunetik hasita.

Prozedura honetan sortutako kostuak ordaintzera kondenatzen ditut Maria Blanca Barrantes Burgos, Felisa Burgos Jorge, Indalecio Perez Rabanal, Rosa Maria Barrantes Burgos eta Francisca Barrantes Burgos.

Aurkaratzeko modua: apelazio errekurtsoa aurkeztuta Arabako Probintzia Auzitegiari (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen gordailuan eta zainpean uzteko kontuan (0011 0000 03 0726 18). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori kontsignatu dela egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. XG).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Maria Blanca Barrantes Burgos, Felisa Burgos Jorge eta Francisca Barrantes Burgos demandatuen egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezakete demandatu auzi-iheslariek.

Interesdunek eskuragarri dute jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko apirilaren 9a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala