74. zk., 2019ko apirilaren 16a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (202 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1940
EDIKTUA, guraso-ahala kentzeari buruzko 229/2018 prozedura arruntaren ondoriozkoa.
Nik, Virginia Merino Guijarrok, Bilboko Lehen Auzialdiko sei zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, jakinarazten dut:
Epaitegi honetan, judizio arruntari buruzko 229/18-B prozedura izapidetu da, zeinaren autoetan ebazpena eman baita. Interesdunak eskuragarri du ebazpenaren kopia bulego judizial honetan.
Omar Mufy Igbinosun demandatuari legezko jakinarazpena egiteko balio dezan, ez baitakigu non dagoen, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin, ematen eta sinatzen dut idazki hau, ale bitan; eta, halaber, aditzera ematen diot ezen, aipatutako ebazpenaren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezakeela, hogei eguneko epean.
Bilbao (Bizkaia), 2019ko martxoaren 27a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.